Santa María de La Piscina baseliza
Santa María de La Piscina baseliza | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Errioxa |
Errioxako udalerri | San Vicente de la Sonsierra |
Koordenatuak | 42°34′41″N 2°43′33″W / 42.5781°N 2.7258°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1136 |
Izenaren jatorria | Maria |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000707 |
Santa María de La Piscina baseliza (gaztelaniaz: Ermita de Santa María de La Piscina) San Vicente de la Sonsierra udalerriko Peciña izeneko herritik gertu dagoen baseliza da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gartzea III.a Santxez Naiarakoaren iloba naturala zen Ramiro Antso Iruñekoak Lehenengo Gurutzadan parte hartu zuen. Jerusalemgo setioan Betzatako urmaelan borrokatu zuen.[2]
Nafarroara itzuli zenean Gurutzearen ezpal bat eta San Lukasek zizelkaturiko Ama Birjinaren eskultura bat ekarri zituen. La Divisa izeneko zaldun-ordena sortu eta San Pedro de Cardeña monasterioan sartu zen. Bere testamentuan, erlikiak gurtzeko baseliza bat eraikitzea eskatu zuen. Gauzak horrela, Antso Ramirez bere semeak eta Petri Birilak Cardeñako abadeak lanari ekin eta 1136rako eraikita zegoen. Bethesdakoren omenez, de La Piscina deitura hautatu zuten. 1137ko abuztuaren 1ean Antso Funeskoa Calahorrako gotzainak sagaratu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Herbosa, Vicente. (2006). El románico en La Rioja. León: Lancia ISBN 84-8177-056-6..
- ↑ .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |