Santa María de La Piscina baseliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa María de La Piscina baseliza
Kultura ondasuna
Ermita de Santa María de La Piscina - Sureste.JPG
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 42°34′41″N 2°43′33″W
Historia eta erabilera
Izenaren jatorria Maria
Arkitektura
Estiloa arkitektura erromanikoa
Ondarea
BIC RI-51-0000707

Santa María de La Piscina baseliza (gaztelaniaz: Ermita de Santa María de La Piscina) San Vicente de la Sonsierrako Peciñatik gertu dagoen baseliza da.[1]

Historia

Gartzea III.a Santxez Naiarakoaren iloba naturala zen Ramiro Antso Iruñekoak Lehenengo Gurutzadan parte hartu zuen. Jerusalemgo setioan Bethesdako igerilekuan borrokatu zuen.[2]

Nafarroara itzuli zenean Gurutzearen ezpal bat eta San Lukasek zizelkaturiko Ama Birjinaren eskultura bat ekarri zituen. La Divisa izeneko zaldun-ordena sortu eta San Pedro de Cardeña monasterioan sartu zen. Bere testamentuan, erlikiak gurtzeko baseliza bat eraikitzea eskatu zuen. Gauzak horrela, Antso Ramirez bere semeak eta Petri Birilak Cardeñako abadeak lanari ekin eta 1136rako eraikita zegoen. Bethesdakoren omenez, de La Piscina deitura hautatu zuten. 1137ko abuztuaren 1ean Antso Funeskoa Calahorrako gotzainak sagaratu zuen.

Erreferentziak

  1. Herbosa, Vicente. (2006). El románico en La Rioja. León: Lancia ISBN 84-8177-056-6..
  2. Fernández de Navarrete, Martín. (1986). Españoles en las cruzadas. ISBN 978-84-86547-00-4..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santa María de La Piscina baseliza Aldatu lotura Wikidatan


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.