Santa Maria Ripollgo ataria
| Santa Maria Ripollgo ataria | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Ezaugarriak | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Eremu funtzionala | Comarques Gironines |
| Eskualdea | Ripollès |
| Kataluniako udalerria | Ripoll |
| Benedictine abbey | Santa Maria Ripollgo monasterioa |
| Koordenatuak | 42°12′05″N 2°11′26″E / 42.20139°N 2.19056°E |
![]() | |
Santa Maria Ripollgo ataria Santa Maria Ripollgo monasterioko eliz ataria da, bertako elizarako sarrera nagusia, 12. mendearen erdialdean egina. Eskulturaren apaindurari dagokionez, erromaniko katalanaren adibiderik monumentalenetako bat da Tolosa Okzitaniako eskolari lotutako estilo batean egina.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar garaipen arku bat bezala egina (batzuen iritziz Eginardoren arkua izeneko erlikiontziaren ereduaren bidez ), oparotasun apaingarri handia du, Itun Zaharreki eszenekin, eskultore anonimoek landutakoak, monasterioan bertan gorde den biblia baten kontakizunei jarraituz.[1]
Ataria elizaren sarrerako hormari atxikita dago. Hamabi metro zabal, zazpi metro garai eta metro bat lodi den paralelepipedo laukizuzen bat da egikeraz, eta kare-harrizko blokeak ditu, bata bestearen ondoan, morterorik gabe. Erdian, eskulturaz estalitako zazpi arkibolta dituen atea dago, zutabeen gainean sostengatuak. Zutabeen artean, bi atezango nabarmentzen dira, San Petri eta Paulo irudiekin, bata giltzekin eta bestea pergaminozko biribilki ireki batekin.
Badirudi eraikitzaileek ondo ezagutzen zituztela garaipen-arkuak, frontoiaren konposizioagatik, azken buruan friso jarraitu bat eta bi mailatan gainjarritako dekorazio-multzoa, zazpi zerrenda edo erregistro horizontaleko etapa batez eta alboko lerroetan jarritako zutabe batzuez markoztatua.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arkiboltetako irudia.
-
Atezangoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Katalanez) Monestir de Santa Maria de Ripoll | Portalada. (kontsulta data: 2025-05-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko Wikipediako «Pòrtic de Santa Maria de Ripoll» artikulutik itzuli da; zehazki, 2025-04-22ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
