Santa Maria eliza (Lezama)

Koordenatuak: 43°16′25″N 2°50′05″W / 43.273667°N 2.834654°W / 43.273667; -2.834654
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Maria eliza (Lezama)
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLezama
Koordenatuak43°16′25″N 2°50′05″W / 43.273667°N 2.834654°W / 43.273667; -2.834654
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
arkitektura barrokoa
Ondarea
1

Santa Maria eliza Lezamako Aretxalde auzoan dagoen XVI. mendeko eliza bat da[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Maria parrokia-eliza XVI. mendean eraikitako nukleo gotiko batetik aurrerako eraldaketa eta handitzeen emaitza da. Barruan, gangak, bost aldare eta atari luze eder bat daude, eliza handitu arte lurperatzeko erabili zena. Eraikinaren nortasuna definitzen duten ezaugarriak gotikoa eta barrokoa dira.

Elizpearen barruan elizateko mahaia dago, Lezamako udal-komunitatearen bilera-gune gisa zuen antzinako funtzioa gogoratuz. Elizaren barrualdea hiru habeartetan banatuta dago eta, oinaldean, arku karpanelaren gainean dagoen korua nabarmentzen da. Kapera nagusiak guztiz osatzen du bere irudia, erretaula barroko batekin. Urre-koloreko erretaula honek hiru kale eta teilatupea ditu, eta bere zutabe konposatuek, fusteetan, girlanden dekorazio berezia jasotzen dute.

Erdiko kalean, horma-hobi batean, Mariaren Jasokundearen irudia nabarmentzen da. Horma-hobiaren goialdetik irteten diren bi aingerutxok, apurtutako adarkadura batean bermatuta, gure begirada Birjinaren irudira erakartzen laguntzen dute. Alboetako kaleetan San Pedro eta San Pauloren irudiak daude.

Eliza honetan dauden elizateko bi Erregeordeen eserlekuak, garai baten testigantza bezala duten balioagatik dira nabarmengarriak. Zur polikromatuzkoak dira, eta XVIII. mendearen amaierako urteetakoak dirudite. Sakristian bi pieza interesgarri daude. Bata, San Bartolomeren irudia da, San Antolin ermitatik ekarria izan ondoren, bestea, bizkarralde zabala duen eserleku formako arkua da[1].

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[2].

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Lezamako Udala - Andra Mari eliza» www.lezama.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Santa Maria eliza . Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]