Santa Maria in Trastevere basilika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Maria in Trastevere basilika
basilica di Santa Maria in Trastevere
Santa Maria in Trastevere front.jpg
Santa Maria in Trastevere Rome plan.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
Italiako udalerriRoma Capitale
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′22″N 12°28′11″E / 41.88944°N 12.46972°E / 41.88944; 12.4697241°53′22″N 12°28′11″E / 41.88944°N 12.46972°E / 41.88944; 12.46972
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea
Izenaren jatorriaMaria
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaMaria
Arkitektura
ArkitektoaCarlo Fontana
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaVia della Paglia 14C eta piazza di Santa Maria in Trastevere - Roma
Webgune ofiziala

Santa Maria in Trastevere basilika Erroma hiriburuko Trastevere auzoan dagoen basilika garrantzitsuena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalisto I.ak sortu zuen eliza III. mendean soldadu erretiratuen Taberna meritoria izeneko aterpea zegoen tokian. Gaur egungo eraikinaren gehiengoa ordea 1140 eta 1143 artean Inozentzio II.ak egindako berriztatzearen ondorioa da. Karakalaren termen hondarretatik[1] eta Janikuloko Isisen tenplutik harturiko harriekin egin zituzten habearteko kapitel jonikoak. XIX. mendean zutabeak garbitzen ari zirela Isis, Serapis eta Harpocratesen aurpegiak azaldu ziren eta Pio IX.ak aurpegi pagano horiek mailukadaka apurtzeko agindu zuen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpandorre erromanikoa XII.mendekoa da.

Basilikaren aurrealdea 1702an berriztu zen. Carlo Fontana arkitektoak diseinatu eta eraiki zuen. XV. mendekoa den iturria ere berak berriztu zuen. Mosaiko eder bat du goikaldean, erdian ama birjina haurtxoarekin ageri da eta alboan hamar emakume ditu, bakoitzak kriseilua eskutan duela.

Barnealdean, elizaren oinarriak XII. mendearen aurreko egitura mantentzen du. Habearte nagusia eta albokoak bereizteko granitozko 22 zutabe daude, korintiar eta joniar kapitelak dituztenak. Elizaren alderdi baliotsueneakoa XII eta XIII. mendetako mosaikoek[2] eta Domenichinoren sabai oktogonaleko margolanak osatzen dute.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kinney, Dale. (1986). Spolia from the Baths of Caracalla in Sta. Maria in Trastevere. The Art Bulletin 68, 379–397 or..
  2. (Italieraz) «Santa Maria in Trastevere» www.rome-explorer.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]