Santa Maria in Vallicella

Koordenatuak: 41°53′54″N 12°28′09″E / 41.89823288°N 12.46912571°E / 41.89823288; 12.46912571
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Maria in Vallicella
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Koordenatuak41°53′54″N 12°28′09″E / 41.89823288°N 12.46912571°E / 41.89823288; 12.46912571
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1575
Izenaren jatorriaMaria
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaMaria
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
Kontaktua
E-postamailto:vallicella@tiscali.it
Telefonoatel:+39-06-687-5289
Webgune ofiziala

Santa Maria in Vallicella eliza, Chiesa Nuova («Eliza berria») izenarekin ere ezagutzen dena, Erromako (Italia) eliza bat da, Corso Vittorio Emanuele II kalearen parean dagoena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gregorio I. aita santuak leku horretan eraiki zuen lehen eliza bat, XII. mendean dokumentatua, Santa Maria in Vallicella (Haran Txikiko Ama) bihurtu zena.

XVI. mendean, San Filipe Nerik, Pierdonato Cesi kardinalak eta Gregorio XIII.a aita santuak lagunduta, eliza berreraiki zuen. Pierdonato hil zenean, haren anaia Angelo Cesi Todiko gotzainak familiaren mezenasgoarekin jarraitu zuen[1]. Printzipioz, Martino Longhi Zaharra izan zen arkitektoa, baina geroago Matteo da Castellok ordezkatu zuen. Nabea 1577an amaitu zen, eta eliza 1599an sagaratu zen. Fausto Rughesik diseinatutako fatxada 1605ean edo 1606an bukatu zen. Cesi ezkutua nabaria da oraindik elizan.

Barrualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinplanoak oso urruti ez dagoen Il Gesu eliza barrokoaren eredua islatzen du; gurutze formakoa, aldarera daraman nabe nagusi batekin. 1620-1690 urteetan mezenasek bete zuten Chiesa Nuovaren barnealdea, eta hamarkada horietako maisu erromatarren obren bilduma bat du. Nabarmendu daitezke Federico Baroccik margotutako aldareak, Pietro da Cortonak freskoz margotu zuen sabaia eta Peter Paul Rubensek aldarearen inguruan egindako pinturak, arbelez eta kobrez eginak.

Nabearen eta transeptuaren hormek, baita presbiterioaren sabaiak ere, Irun Zaharreko eta Itun Berriko kapituluak dituzte, Lazzaro Baldi, Giuseppe Ghezzi, Daniele Seiter, Giuseppe Passeri eta Domenico Parodik eginak. Sabaiko freskoak nabean eta kupulan, Gurutzearen Garaipena adierazten dute (1647-1651), Pietro da Cortonak margotu zituen, eta haientzako estuko dekorazioko diseinuak, berriz, Cosimo Fancellik eta Ercole Ferratak egin zituzten (1662-1665). Kupulako enjutetan ere (1657-1660) profeten freskoak ere pintatu zituen Cortonak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Haskell, Francis. (1984). Patronos y pintores : arte y sociedad en la Italia barroca. Cátedra ISBN 84-376-0452-4. PMC 17781754. (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]