Edukira joan

Santa Mariaren abadia (York)

Santa Mariaren abadia (York)
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaIpar-ekialdeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaIparraldeko Yorkshire
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremuaCity of York
Koordenatuak53°57′44″N 1°05′17″W / 53.9622°N 1.08796°W / 53.9622; -1.08796
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera1088
KudeatzaileaYork Museums Trust
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of York (en) Itzuli
IzenaMaria
Suntsipena1539
Zerbitzuakaccessible toilet
Ondarea
Ondare Ingelesa1257128 eta 1004919
Webgune ofiziala

Santa Mariaren abadia (ingelesez: St Mary's Abbey) Yorkeko beneditar abadia baten hondakinak dira. Abadia hori egungo Yorkshire Museoko lorategietan dago, Yorkeko katedralaren mendebaldean. Jatorrizko abadia, toki honetan zegoena, 1055ean sortu zuten eta San Olafi eskainia zegoen. Gilen II.ak birfundatu zuen 1088an,[1] eta normandiar elizaren oinarriak ezarri zituen, nahiz eta eliza hau jada ez da existitzen. 1132an izandako eztabaida eta matxinada baten ondorioz, monje erreformista batzuek alde egin zuten Fountains abadia zistertarra ezartzeko.[2] Egungo hondakinak 1271n hasi eta 1294an amaitu zen zaharberritzekoak dira.

Santa Mariaren abadeak oso mundukoiak omen ziren, eta abadia Robin Hooden Erdi Aroko lehenengo baladetan aipatu zuten (abadea Robin Hooden nemesia izanda).

Santa Maria Ingalaterrako iparraldeko beneditarren kongregaziorik handiena eta aberatsena izan zen bere garaian,[3] eta abadia Yorkshire konderriko lur-jaberik handienetako bat izan zen. Hala ere, 1539an, Henrike VIII.aren aginduz monasterioak desegin zituztenean, itxi eta funtsean suntsitu egin zuten. Gaur egun zutik dirauen elementu guztiak iparraldeko eta mendebaldeko hormak dira, beste hondakin batzuekin batera: erromesen ostatua, mendebaldeko atea eta Abadearen XIV. mendeko egurrezko etxea (orain King's Manor deitua). Hormek iparralderantz eta mendebalderantz tartekatutako dorreak dituzte, Santa Maria dorrea ipar-mendebaldeko izkinan eta dorre poligonal bat ibaiaren ondoan. Indusketetako aurkikuntzak eta ezaugarri arkitektonikoak, bereziki XII. mendeko kapitulu-gelari zegozkionak, gertu dagoen Yorkshireko Museoan daude ikusgai.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Norton, C.. The St Mary's Abbey Precincts. University of York, Institute for the Public Understanding of the Past.
  2. Coppack, G. 1993. Fountains Abbey. Londres: B. T. Batsford Ltd / English Heritage. p. 17
  3. Dean, G. 2008. Medieval York. Stroud: History Press. p. 86

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]