Santa Marina (Urbasa)

Koordenatuak: 42°52′16″N 2°06′52″W / 42.87111°N 2.11444°W / 42.87111; -2.11444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Marina/Antsumendi
Datu orokorrak
Garaiera1.059 m
Motamendi eta baseliza
Geografia
Map
Koordenatuak42°52′16″N 2°06′52″W / 42.87111°N 2.11444°W / 42.87111; -2.11444
MendikateaUrbasa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaUrdiain, Iturmendi eta Bakaikutik.

Santa Marina edo Antsumendi Urbasako mendilerroaren laugarren puntarik altuena da 1.068 metrorekin. Mendebaldean Bargagain eta ekialdean Iruaitzeta mendiak ditu. Tontorrean Santa Marinako baseliza dugu eta hortik jasotzen du izena.[1][2]

Buzoitik 250 metrora dago ermita, ekialdean, beste bi eraikinen ondoan. Horietako bat aterpe libre gisara egokituta dago, sutoki, mahai eta lotarako ganbara eta guzti.[3]

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Marina ermita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oin lauki-luzea du eta bost atal ditu, horren lekuko kanpoko kontra-hormak. Harlanduzko horma erregularrak ditu eta bi leiho bertikaletatik sartzen da argia, ateak, berriz, arku beheratua du. Bi isuriko teilatua du. Erretaulak koloma salomonikoak eta hiruki formako frontoia du. Santa Marinaren irudia barrokoa da, XVII. mendearen lehen erdialdekoa.

1595eko agiri batean ageri denez, Santa Marina ermita Burundako herriren artean eraiki zuten (20 herri ziren Erdi Aroan). Herriak desagertu ahala Bakaiku, Iturmendi eta Urdiainen jabetza izatera pasako zen, baina 1854tik aurreneko bi herriena da, antza urdiaindarrek zaharberritze batean parte hartu ez zutelako. Ermitari ondoren aldaketa asko egin zizkioten, bereziki XVIII. mendean Karlistaldietan ermita gotorlekua izan zen eta suntsituta gelditu zen. 1891n berreraiki zuen.

Santa Marina ermita bi borden artean kokatuta dago. Azken bi horietan lau espazio daude, Bakaikurena, Iturmendirena, udalarena eta mendian dagoen azienda sartzeko zabalik dagoena.

Joaquín Javier Uriz Lasaga apezpikuak bakaikuarrak, iturmendiarrak eta urdiaindarrak gaztigatu zituen 1816. urtean. Antza, Trinitate ospakizunaren bezperan, arratsaldez, “gaizki ulertutako deboziogatik” ermitara igotzen ziren eta ermitan “batzuetan estatu guztietako pertsona ugarik pasatzen dute gaua, bi sexuen nahasketarekin, halakorik ezin da onartu… Hori edo horren moduko abusuak jarraituz gero ermita eraistea aginduko dugu, Jainkoaren eta Eliza Sainduaren zerbitzurako izan dadin eraistea”.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Marina (Urbasa) Santa Marina (Urbasa) (Mendikat)
  2. «Santa Marina (1064 m) - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-07).
  3. Santa Marina. Luberri.net
  4. Santa Marina Ermita, Urbasa PR-NA 130. Sakana.eus

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa