Santa Marta etxea
| Santa Marta etxea | |
|---|---|
| Domus Sanctae Marthae | |
| Kokapena | |
| Hiri-estatu | |
| Koordenatuak | 41°54′02″N 12°27′12″E / 41.900555555556°N 12.453333333333°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1996 |
| Inaugurazioa | 1996 |
| Izenaren jatorria | Marta Betaniakoa |
Santa Marta etxea[1] (latinez: Domus Sanctae Marthae; italieraz: Casa Santa Marta) 1996an, Joan Paulo II.aren aitasantutzan, Vatikanoko San Petri basilikaren ondoan eraiki zuten erresidentzia da. Konklabeetan zehar kardinal hautesleen egoitza izateagatik da ezaguna, Joan Paulo II.ak berak Universi Dominici Gregis konstituzio apostolikoan izendatu zuenetik. Santa Marta plazan dago, «Perugino»ko sarrerako atearen ondoan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Santa Marta etxeak okupatzen duen eraikina, lehenago, gaixoentzako laguntza-egoitza bat izan zen. Leon XIII.a aita santuak eraiki zuen, 1881ean Erroma astindu zuen kolera izurritearen gaixoak artatzeko. Era berean, Bigarren Mundu Gerrako Holokaustoaren garaian, Pio XII.aren aginduz, Italiarekiko harreman diplomatikoak hautsi zituzten judu iheslariak eta ordezkari diplomatikoak babesteko erabili zuten.
Joan Paulo II.ak 1996ko otsailaren 22an Universi Dominici Gregis Konstituzio Apostolikoa aldarrikatu zuenean, konklabean parte hartu zuten kardinalen atsedenleku gisa eratu zen etxea,[2] eta, beraz, Kapera Sistinoarekin batera, Santa Marta konklabea garatzen den bi egoitza garrantzitsuenetako bat bihurtu zen.[3]
2013an, Frantzisko aita santuak bizileku gisa aukeratu zuen,[4] Vatikanoko Jauregi Apostolikoko aita santuaren ohiko apartamentua erabili beharrean. Bertan hil zen, 2025eko apirilaren 21ean.[1]
Banaketa eta administrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau solairu eta 129 logela ditu, horietatik 106 suiteak, 22 logela bikoitzak eta apartamentu bat.[5] Konklabean kardinal bakoitzak bakarrik hartu behar du ostatu, eta kezka nagusia aita santuaren aukeraketa azkar bat egitea da. Logelen azken okupazioa kamarlengoaren kargurako zozketaren emaitzaren araberakoa da.[6]
San Bizente Paulen Karitateko Alaben Kongregazioak kudeatzen du. Konklaberako erabiltzen ez dutenean, Erromako egonaldietan kardinal eta prelatuentzat erabiltzen dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta ekitaldia» Berria 2025-4-22.
- ↑ Joan Paulo II.a, Universi Dominici Gregis, 1996-2-22. 42. alea
- ↑ Ibid. 43. alea
- ↑ El nuevo hogar del Papa, más austero y seguro contra un atentado[Betiko hautsitako esteka] Clarín
- ↑ Vatikano. Dirección de Servicios Técnicos. .
- ↑ Joan Paulo II.a, Universi Dominici Gregis, 1996-2-22. 12. alea h. parentesi-artea
