Santa Teresa komentua (Donostia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Santa Teresa komentua
San Sebastián 001.jpg
Santa Teresa komentua alboko fatxada eta elizako dorrea.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 19′ 26″ N, 1° 59′ 15″ W / 43.32380556°N,1.98752778°W / 43.32380556; -1.98752778Koordenatuak: 43° 19′ 26″ N, 1° 59′ 15″ W / 43.32380556°N,1.98752778°W / 43.32380556; -1.98752778
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1662
Arkitektura

Santa Teresa komentua Donostiako Parte Zaharrean dago. Eraikinak garai desberdinetakoak dira: komentua 1662an hasi zen eraikitzen, eliza 1686an; patioa eta klaustroa XVIII. mendekoak dira. Bere kokapen estrategikoaren ondorioz, Urgull mendiaren magalean, sarritan erantsia eta berreraikia izan da. 1813ko sutean, komentuaren zati bat eta Santa Ana baseliza suntsitu ziren. 1990an bertako mojak, karmeldar oinutsak, goi partean eta elizan bizi dira; gainontzeko espazioak erabilera publikorako utzi dute.[1]

Indusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Teresa komentuan egin diren indusketei esker erromatar garaiko aztarnak (K.o. 50-200 urte bitartekoak)[2] , Erdi Aroko nekropoliak, harresiak eta dorreak aurkitu dira. Lekuaren balio kultural, arkeologiko eta historikoa pare gabekoa da batez ere estratifikatuta Gipuzkoako historia osoa aztertu daitekeelako. Nekropolia, bestetik, Donostiaren sorreraren berarena da, X. mendekoa, eta XVI. mende arte erabilia izan zen[3]. Aurkitutako harresiak XIV. mendekoak dira gutxi gorabehera. Harresiari erantsirik, «sagramenteroen» (zaintzaile) edo kontzejuko dorrearen hondakinak aurkitu dira; bertan omen zuen egoitza kontzejuaren bilerak. Bertako aretoren batean egon behar zen Santa Anaren Otoiztegia, Santa Teresa komentuaren lehen biltokia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UNSAIN, Jose Mª (2008) San Sebastián, ciudad marítima Donostia: Untzi Museoa ISBN ISBN 978-84-930344-8-1.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]