Santiago Cervera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santiago Cervera Soto» orritik birbideratua)
Santiago Cervera


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2011ko azaroaren 30a - 2012ko abenduaren 10a - Pilar Marcos Domínguez (en) Itzuli
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2008ko martxoaren 26a - 2011ko maiatzaren 6a - María Sagrario Gindulain
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Nafarroako parlamentari

1999ko ekainaren 26a - 2003ko ekainaren 17a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko V. legealdia

Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaIruñea1965eko martxoaren 27a (59 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
AitaSalvador Cervera
Ezkontidea(k)Mónica Ridruejo (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Madril
KidetzaNafarroako Alderdi Popularra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafar Herriaren Batasuna
Alderdi Popularra

Santiago Cervera Soto (Iruñea, Nafarroa, 1965eko martxoaren 27a) Espainiako Alderdi Popularreko politikari nafarra da.

UPN alderdian zegoela, 1995ean Iruñeko alkategaia izan zen. Nafarroako Osasun kontseilaria izan eta gero, 2003an politika utzi zuen. Politikatik kanpo Espainiako Zentro Kardiobaskularreko zuzendaria izan zen. 2007an egun berean ospatu ziren Nafarroako eta Espainiako hauteskundeetan, UPN nagusitu zela, Miguel Sanz presidenteak Espainiako Kongresuan diputatu izateko eskatu zion eta onartu zuen. 2008an Espainiako aurrekontu orokorren bozketan UPNk izan zuen jarrera dela-eta dimisioa aurkeztu eta Nafarroako Alderdi Popularraren sorreran parte hartu zuen.

Nafarroako PPko presidentea izan zen, harik eta 2012ko abenduaren 10ean hala espainiar kongresuko diputatu nola alderdikide izateari utzi zion arte, bezperan Guardia Zibilak atxilo hartu baitzuen gertaera rokanbolear baten kariaz. Izan ere, Nafarroako Kutxako presidente Jose Antonio Asiainek egindako salaketaren arabera, Santiago Cerverak sinatu gabeko mezua igorri zion 25.000 € eskatuz, harentzat informazio konprometigarria isilean gordetzearen truke. Guardia Zibilak zelatan jarri eta Cervera harrapatu zuen agindutako tokian bertan. Cerverak bere errugabetasuna mantendu zuen epailearen aurrean deklaratu eta gero ere.