Santiago de Compostelako katedrala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Santiago de Compostelako katedrala
Catedral, Santiago de Compostela. Galicia (Spain).jpg
Santiago de Compostelako katedralaren ikuspegi orokorra.
Kokapena
Herrialdea  Espainia
Lurraldea  Galizia
Herria Obradoiro enparantza,
Santiago de Compostela
Koordenatuak 42° 52′ 00″ N, 8° 32′ 38″ W / 42.86667°N,8.54389°W / 42.86667; -8.54389Koordenatuak: 42° 52′ 00″ N, 8° 32′ 38″ W / 42.86667°N,8.54389°W / 42.86667; -8.54389
Santiago de Compostelako katedrala hemen kokatua: Galizia
Santiago de Compostelako katedrala
Santiago de Compostelako katedrala
Arkitektura
Garaia 1075 - 1211
Webgunea
http://www.catedraldesantiago.es/ www.catedraldesantiago.es

Santiago de Compostelako katedrala Espainiako Galizia autonomia erkidegoko Santiago de Compostela hiriburuan dagoen tenplu apostolikoa da, urtero bisitari ugari jasotzen duena, tartean Done Jakue bidea egin duten erromesak, huraxe baita erromes horien joaneko bidaiaren helmuga.

Santiagoko erdigunean dago kokatuta, Obradoiro enparantza zabalean. 1075ean hasi ziren katedrala eraikitzen, eta 1211n amaitu. Estilo nagusiak erromanikoa eta mende batzuk geroagoko barrokoa ditu. Tradizioak dioenez, Santiago apostolua hantxe dago lurperatuta, horregatik da tenplu apostolikoa. Done Jakueren ohorez eraikita dago.

Fatxadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pórtico da Gloria.

Katedralak bost fatxada ditu: Obradoiro aldekoa, iparraldean Azabachería-koa, ekialdean Quintanakoa, hegoaldean Platerías-koa eta Klaustrokoa.

Obradoiro enparantzaren atarian Pórtico da Gloria izeneko eskultura erromanikoen multzo eder eta ezaguna dugu, XII. mendean amaitua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santiago de Compostelako katedrala Aldatu lotura Wikidatan