Santoña

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Santoña
 Kantabria
Cantabria Santoña plaza san Antonio 05 kiosco lou.JPG
Santoñako bandera

Santoñako armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Kantabria
Probintzia  Kantabria
Eskualdea Trasmiera eskualdea
Izen ofiziala Santoña
Alkatea Sergio Abascal Azofra Logotipo del PSOE.svg
Postakodea 39740
INE kodea 39079
Kokapena
Koordenatuak 43° 26′ 29″ N, 3° 27′ 27″ W / 43.441388888889°N,3.4575°W / 43.441388888889; -3.4575Koordenatuak: 43° 26′ 29″ N, 3° 27′ 27″ W / 43.441388888889°N,3.4575°W / 43.441388888889; -3.4575
Santoña hemen kokatua: Espainia
Santoña
Santoña
Santoña (Espainia)
Santoña hemen kokatua: Kantabria
Santoña
Santoña
Santoña (Kantabria)
Demografia
Biztanleria 11.088 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -134
% 48,95 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,05
Eremua 11,5 km2
Dentsitatea 3.398,17 bizt/km²
Garaiera 0 m
Distantzia 48 km Santanderrera
Datu gehigarriak
Gentilizioa santoñatar
http://www.aytosantona.org

Santoña[1] Espainiako Kantabria erkidegoko Trasmiera eskualdean dagoen kostaldeko udalerria da, izen berbera daraman Santoñako badia dagoelarik, Buciero mendi magalean. Santander hiriburutik 48 kilometrotara dago. Erdi Aroan Santoña udalerria Portua edo Santoñako Portua bezala ezagutzen zen eta garaiko agirietan honela ageri da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Latitudea: 43º 26' 29" I.
  • Longitudea: 003º 27' 27" M.
  • Hidrografia: Asón ibaiaren behe isuriak bokalean itsasoratzen den Tretoko itsasadarra sortu zuen, lokatzetan oparo diren bere sedimentuek Santoñako paduren ekosistema sortu zutelarik.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantauri itsasoak udalerri ia bere osotasunean inguratzen du, horregatik iparraldetik Berria hondartzarekin mugatzen du, hegoaldetik San Martín hondartzarekin, ekialdetik Buciero mendiarekin eta mendebaldetik berriz Argoños, Escalante eta Bárcena de Cicero udalerriekin. Hortaz norabide horretan arrantzaleen portua eta kirol portuaren gune berria kokatzen dira, horiekin batera Santoña, Victoria eta, Joyeleko padurek Santoña, Victoria eta Joyeleko Padurak izeneko Babesgune Naturala osatzen dute.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2009 2013
4.339 6.315 7.327 7.024 11.136 8.938 9.082 10.633 11.003 11.211 11.556 11.569 11.382

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El Dueso, non espetxea dagoen.
  • Piedrahita
  • Santoña (herriburua)

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak gastronomiari dagokionez antxoengatik ospe handia du, bertan 50 antxoategi baina gehiago daudelarik, haietan zuzenean edo udalerrian dauden dendetan erosi ahal daitezkelarik. Antxoak udalerriko edozein taberna eta jatetxetan ere topa daitezke.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako jarduera ekonomiko nagusia arrantza da, bai eta hari loturiko jarduerak ere. Turismoak ere garrantzi handia du, udaldi nahiz jaiegunetan udalerria eta hondartzak jendez lepo egon ohi direlarik.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santoña, Victoria eta Joyeleko Paduretako parke naturala.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskarazko hainbat testutan Zandoina izena ere ager daiteke, baina Euskaltzaindiak ez du onartzen. Euskaltzaindiaren 149. araua: Euskal Herri inguruko exonimoak arauan agertzen da Santoña berezko hizkuntzan (gaztelaniaz) erabiltzeko adibide gisa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santoña Aldatu lotura Wikidatan