Santo Domingo de Silosko monasterioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santo Domingo de Siloseko monasterioa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Santo Domingo de Silosko monasterioa
Bien de Interés Cultural
Silos-Claustro.jpg
Monasterioaren klaustro ezaguna.
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 41° 57′ 43″ N, 3° 25′ 09″ W / 41.961944444444°N,3.4191666666667°W / 41.961944444444; -3.4191666666667Koordenatuak: 41° 57′ 43″ N, 3° 25′ 09″ W / 41.961944444444°N,3.4191666666667°W / 41.961944444444; -3.4191666666667
Historia eta erabilera
Irekiera X. mendea
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Burgosko artxidiozesia
Arkitektura
Ondarea
BIC RI-51-0000467
Webgune ofiziala

Santo Domingo de Silosko monasterioa (gaztelaniaz: Monasterio de Santo Domingo de Silos) Espainiako tenplu beneditar ezaguna da, izen bereko udalerrian kokatutakoa, Burgosko probintzian. Klaustro erromanikoa azpimarragarria da, alde batetik, eta bestetik Silosko monjeek kantatzen duten kantu gregorianoagatik.

Jada VII. mendean, bisigodoen garaian, monasterio bat omen zegoen ibarrean. X. mendean San Sebastián de Silos izena zuen, baina Domingo Siloskoari esker izenaz aldatu zuen. Hau San Millan de la Cogollako monasterioan priore izatera iritsi zen baina Nafarroa utzi behar izan zuen Gartzea erregeak mehatxatu zuelako (erregeak monasterioaren lurrak bereganatu nahi zituen[1]) San Sebastian Siloskoa monasterioko zuzendaria izan zen, 1041. urtetik aurrera abade gisa. Hil ondoren, monasterioak Santo Domingo izena hartu zuen.

Egungo monasterioan, XI. mendean egindakoa, XVIII. mendean zabaltze lanak egin zituzten, estilo barrokoaz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Stevens, Clifford, The One Year Book of Saints, Huntington, Indiana: Our Sunday Visitor, Inc., http://www.ewtn.com/library/MARY/DOMSILOS.htm .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santo Domingo de Silosko monasterioa Aldatu lotura Wikidatan