Santo Toribio de Liébanaren monasterioa

Koordenatuak: 43°09′01″N 4°39′16″W / 43.15033°N 4.65434°W / 43.15033; -4.65434
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santo Toribio de Liébanaren monasterioa
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Camino Lebaniego
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Municipality of CantabriaCamaleño
Koordenatuak43°09′01″N 4°39′16″W / 43.15033°N 4.65434°W / 43.15033; -4.65434
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Oviedo (en) Itzuli
IzenaTuribius of Astorga (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Azalera0,2 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669bis-020
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0001242
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Santo Toribio de Liébanaren monasterioa (gaztelaniaz: Monasterio de Santo Toribio de Liébana) Kantabriako (Espainia) tenplu frantziskotarra da, Camaleño udalerrian kokatuta, Potesetik gertu, Liébanako eskualdean. Jerusalem, Erroma, Santiago de Compostela eta Caravaca de la Cruzekin batera kristautasunaren leku sakratuen artean dago, izan ere bertan Jesukristoren gurutzearen zati bat dagoela uste dute, eta hori dela-eta erromesaldien helmuga bada. VI. eta XVII. mendeen artean eraiki zuten, estilo erromanikoa eta gotikoa nagusiak direlarik. Bestela, monumentu nazional izendatu zuten 1953ko abuztuaren 11an.

Klaustroan erakusten dituzte apokalipsiari buruzko miniatura batzuk. Monasterioaren ondoan "Cueva Santa" izeneko kobazuloa dago, arte prerromanikoan egindakoa, Santa Catalinaren Santutegiaren hondarrak, San Juan de la Casería-ren baseliza (XVI. mendekoa) eta San Miguel-en baseliza (XIII.ekoa).

410 metroko altueran kokatuta dago, Viornako mendilerroaren iparraldeko aurpegian, eta bertan lau pertsona bizi dira, monje frantziskotarrak direnak. Hainbat bidezidorrek ekartzen dute monasterioraino.

Maiatzaren 2an La Santuca-ren jaieguna ospatzen dute, XV. mendetik datorren usadioa, eta bertan Andra Mariaren irudia eramaten dute prozesioan Aniezotik Santo Toribiora, elkarren artean 15 kilometro dagoelarik. Santuaren eguna bestela apirilaren 16an da.

Bidezidorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ipar-ekialdetik: PR-S.3, "Camino de Arceón", Collado de Hoz-etik datorrena, Lamasón eta Peñarrubia artean, Cicera-tik igarotzen da, Arceón-eko mendilerrotik pasatuta Lebeñara jaisten da, Castro-Cillorigo eta Potes-etik azkenean monasteriora iritsita. Guztira, 24 kilometro.
  • Ekialdetik: PR-S.4, "Camino de Pasanéu", Lafuentetik (Lamasón) datorrena (33.5 km).
  • Hego-ekialdetik: PR-S.5, "Camino de Piasca", Pesaguero-tik (23.5 km).
  • Hego-mendebaldetik: PR-S.6, "Camino del Valle de Cereceda", Bores-etik (Vega de Liébana). 17 km.
  • Mendebaldetik: PR-S.7, "Camino de Valdebaró", Fuente Dé-tik (Camaleño). 22 km.
  • Ipar-mendebaldetik: PR-S.8, "Camino del Duje", Sotres-etik (Asturies). 25 km.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]