Santorini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santorini
Palete of Santorini Island. Greece, Aegean Sea.jpg
Datu orokorrak
Garaiera567 m
Azalera79,194 km²
Geografia
Map
Koordenatuak36°25′N 25°26′E / 36.42°N 25.43°E / 36.42; 25.4336°25′N 25°26′E / 36.42°N 25.43°E / 36.42; 25.43
UTC orduaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Honen parte daZikladeak
KokapenaEgeo
Estatu burujabe Grezia
EskualdeaHego Egeo
Unitate periferikoaThira Regional Unit
Ur-gorputzaEgeo

Santorini edo Thera (grezieraz: Θήρα) Egeo itsasoaren hegoaldean dagoen uhartedia da, Grezia kontinentaletik 200 kilometrotara hego-ekialderantz kokaturik. Uhartedia Zikladeetako bat da, 73 km² eta 17.430 biztanle inguru ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santorini sumendi-leherketa handiak sortu zuen. Erdialdeko aintzirak 12 km luzera eta 7 km zabalera ditu. Hiru laurdenak, uharte handian daude eta bestea Therasia izeneko uharte txikian. Fira hiriburua uharte handian dago.

Santorinik Fira udalerria (12.440 bizt.) eta Oia komunitatea (grezieraz: Οία, 1.230 biztanle, hauetatik 268 Therasian bizi direnak) ditu. Uhartedia guztira 90,62 km² azalera du, Nea Kameni, Palaia Kameni, Aspronisi eta Christiani biztanlerik gabeko uhartetxoak kontuan hartuta.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Santorini (1981–2010))   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14 14 16 18 23 27 29 29 26 23 19 15 21.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 12 12 14 16 20 24 26 26 24 21 17 13 18.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 10 10 11 13 17 21 23 23 21 18 14 11 16
Pilatutako prezipitazioa (mm) 71 43 40 16 11 0 7 0 11 38 59 75 371
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 10 9 7 4 3 0 1 0 2 4 8 11 59
Iturria: holiday-weather.com[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santoriniren argazki panoramika

Duela 3.500 urte izandako erupzioaren eraginez, sortutako tsunamiak Kretako kosta suntsitu zuen eta orduko zibilizazio minoikoaren desagerpena eragin. Aditu batzuen ustetan gertaera hau Platonen iturburua zen Atlantidaren mitoa idazteko Kritias bere liburuan.[2]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo izena (grezieraz: Σαντορίνη) jatorriz italiarra da, izan ere Erdi Aroko veneziar merkatariek izena Tesalonikako Santa Ireneren omenez jarri zioten. Lehen Kallistē ("ederrena"), Strongylē ("biribila") edo Thera zituen izenez.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) holiday-weather.com. Weather Averages for Santorini, Greece. .
  2. Greene, MT. (2000). Natural Knowledge in Preclassical Antiquity. Johns Hopkins University Press ISBN 978-0-8018-6371-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]