Santorio Santorio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santorio Santorio
Bizitza
JaiotzaKoper1561eko martxoaren 29a
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia1636ko otsailaren 22a (74 urte)
Hezkuntza
HeziketaPaduako Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
italiera
Jarduerak
Jarduerakmedikua, fisiologoa eta asmatzailea
Lantokia(k)Padua eta Venezia
Enplegatzailea(k)Paduako Unibertsitatea

Santorio Santorio (latinez: Santorio Santorii) (Capodistria, 1561ko martxoaren 29a - Venezia, 1636ko otsailaren 22a), XVI mendeko mediku veneziarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1582an Paduan graduatu zen eta 1587an noble kroaziar bat hartatu zuen. Hurrengo 12 urtetan eslaviarren artean aritu zen baina Paduako lagunekin harremanetan jarraitu zuen, hala Galileo Galilei eta Hieronymus Fabriciusekin.

Eskola Iatrofisikoaren erakusle handiena izan zen. Honek animalien gorputzaren funtzionamendua prozesu mekanikoekin soilik azal zitekeela zioen eta Galileoren asmakizunak aplikatu zituen medikuntza jardueretan, esate baterako termometroa eta pultsazioen erlojua. 1614an Statica De Medicina (Medikuntzako neurketei buruz") liburua argitaratu zuen.

30 urtetan zehar bere burua neurtu zuen, jan eta edaten zuena eta pixa eta gorotzak ere bai. Egunero 1'25 kilogramo ur galtzen dituela zehazten zuen. Bere aurkikuntzek balio zientifiko handirik ez duten arren bere metodo enpirikoa haintzat hartzen da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santorio Santorio Aldatu lotura Wikidatan