Santos Begiristain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santos Begiristain
Bizitza
Jaiotza1908ko otsailaren 22a
Herrialdea Argentina
Heriotza1994ko uztailaren 13a (86 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Santos Begiristain Egilaz (Bell Ville, Córdoba, Argentina, 1908ko otsailaren 22a - Obanos, Nafarroa, 1994ko uztailaren 13a) nafar apaiz katolikoa izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak nafarrak zituen eta Argentinan jaio zen. Lekarozko ikastetxean eta Iruñeko apaiztegietan ikasi ondoren, Zaragozan Madrilen eta Erroman ikasi zuen, teologian eta zuzenbide kanonikoan doktore bilakaturik.

1932an Erromatik itzuli eta Azagrako parroko bilakatu zen. Gerra Zibilean errepresioa bultzatu zuen[2]

1940an Oberena Kirol Elkartearen sortzaileetako bat izan zen[3]. Gero Obanosera joan zen non Misterioaren gidoia idatzi zuen. Nafarroako Ekintza Katoliko elkartea zuzendu zuen.

Xabierraldiaren antolatzaileetako bat izan zen, antolaketa miliziano karlisten eskuetatik Ekintza Katolikora pasatuz.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Por esos pueblos de Dios (Bilbo, Desclée de Brouwer, 1950)
  • Una pastoral científica (Bilbo, Desclée de Brouwer, 1953)
  • La aventura de casarse (Madril, PPC)
  • A caballo sobre los Andes (Bartzelona, Juan Flors, 1963)
  • Tierra de Cristo (Madril, PPC, 1964)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Santos Beguiristain Eguilaz. .
  2. Egile Asko. (2004). Navarra 1936. De la esperanza al terror. (7. argitaraldia) Tafalla: Altaffaylla ISBN 84-930957-9-6..
  3. Sanfemin.com. Oberena