Santsoain (Leotz)

Koordenatuak: 42°33′59″N 1°35′56″W / 42.56639°N 1.59889°W / 42.56639; -1.59889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santsoain
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaErdialdea
UdalerriaLeotz
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaSansoáin
Posta kodea31395
Herritarrasantsoaindar
Geografia
Koordenatuak42°33′59″N 1°35′56″W / 42.56639°N 1.59889°W / 42.56639; -1.59889
Garaiera595 metro
Distantzia37,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria24 (2021:  2)
Garbitegi

Santsoain[1][a] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Santsoain Orbaibar[b] Orbaibarrako Leotz udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.

2021 urtean 24 biztanle zituen.

Bertako biztanleak santsoaindarrak dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santsoain beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Sansoaing (1011)
  • Sanssoan (1055)
  • Sansoain de Orba (1094)
  • Sansoango (1226)
  • Sanssoayn (1366)
  • Sansoain (1534)
  • Sansoain (1802)
  • Santsoain (1953)
  • Santsoain (1974)
  • Santsoain (1990)

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santsoain Erdialdea eskualdean dago, Orbaibar ibarrean eta Leotz udalerrian.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leotz udalerria Nafarroa erdialdean dago Erriberriko merindadean eta Nafarroako hiriburutik 34 kilometrora.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leotz udalerriko klimaren ezaugarri mediterraneoak bai batez besteko tenperaturan (12,5 gradu) bai batez besteko prezipitazioetan (600-900mm batez beste) ikusten dira. Aldaketa termikoa handia da, eta 20 gradurainoko aldea egon daiteke udaberriko eta udazkeneko egun askotan. Udan bi hilabete idor izaten dira, uztaila eta abuztua. Urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartean dira.

Gizakiaren eragina dela eta, jatorrizko basoen azalera asko gutxitu da, eta mantendu den guneetan ameztiak nabarmentzen dira. Horrez gain, XIX. mendetik aurrera egindako birlandaketen ondorioz, Austriatik ekarritako pinu lariziarren (Pinus nigra) eta beltzen 351 hektarea daude.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leotzen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Barasoain pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


    Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 22.0 27.0 29.0 36.0 40.0 42.0 41.0 37.0 31.0 25.0 18.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.2 10.9 14.3 16.1 20.6 25.3 28.4 28.7 23.8 18.6 12.6 9.5 18.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.1 10.7 14.7 18.8 21.4 21.8 17.9 13.8 8.6 5.7 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 1.9 3.9 5.3 8.7 12.2 14.4 15.0 12.0 8.9 4.6 2.0 7.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.5 -9.0 -10.0 -3.0 0.0 2.0 7.0 7.0 2.0 -3.0 -7.0 -11.0 -11.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 34.6 41.8 66.6 55.1 42.6 25.3 28.8 43.9 54.3 59.9 51.7 548.8
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 46.0 22.0 44.0 40.0 42.0 38.5 39.0 86.0 95.0 44.0 53.0 40.0 95.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.5 9.0 8.0 10.7 10.5 6.4 5.1 4.9 5.4 9.8 11.4 10.9 102.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.9 1.1 0.9 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 4.7
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI. mendearen amaieran, Leireko monasterioak lursailak zituen. Orbaibarrena izan zen 1835-1845 bitartean, eta Santsoain udalerri propio eta banandu gisa geratu zen. Ordura arte, ibarreko gainerako herriek bezala, Iruñeko merkatuko alkateak gobernatzen zuen lekua. Elizari dagokionez, parrokiako bikarioa Jerusalemgo San Joan ordenako komendadoreak aurkeztu zuen, XIX. mendean jurisdikzio horiek desagertu ziren arte. 1847an eskola bat zuen, behin-behineko hornidura zuena. 1970eko hamarkadan Leotz udalerrian sartu zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021 urteko erroldaren arabera 24 biztanle zituen Santsoainek.[5]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
30 32 34 34 35 32 35 32 34 36 29 27 26 25 25 23 20 19 21 21 22
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 330 linea zerbitzua ematen dio kontzeju honi. Herriak autobus geldialdi bakarra du herrian, Tafallarantz eta Olletarantz.

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
330 Tafalla PuiuSantsoainMakirriain Olleta

Autobus zerbitzuak lan egin dezan, 330 linea eskariaren araberako linea baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Leotz udalerria atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[6]

Koldo Zuazok, 2010ean, Leotz udalerria ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Leotz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %15,04k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 15,10k eta 2018n % 28,20k. Euskal hiztun gehien dituen Erriberriko merindadeko udalerria da.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jasokundeko Andre Mariaren jaiak, irailaren bigarren asteburuan

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /sant͡s̺o.áin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban
  2. /sant͡s̺o.áin orβ̞á.iβ̞àɾ/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Santsoain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Barasoain» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Barasoaingo estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. «Santsoain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  6. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  7. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]