Santsol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Santsol
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Torralba del Río - DSC 9009.JPG
Santsoleko herrigunea eta San Zoilo elizaren kanpandorrea.
Santsolgo bandera

Santsolgo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadea
Eskualdea Vianaldea
Izen ofiziala Escudo de Sansol.svg Sansol
Alkatea Francisco Javier Díaz de Ilarratza Sanz
(AIS, indep.)
Posta kodea 31220
INE kodea 31219
Herritarra santsoldar
Kokapena
Koordenatuak 42° 33′ 17″ N, 2° 15′ 51″ W / 42.554722222222°N,2.2641666666667°W / 42.554722222222; -2.2641666666667Koordenatuak: 42° 33′ 17″ N, 2° 15′ 51″ W / 42.554722222222°N,2.2641666666667°W / 42.554722222222; -2.2641666666667
Santsol hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Santsol
Santsol
Santsol (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 13,68 km2
Garaiera 485 metro
Distantzia 69 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 104 biztanle
% 53 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47
Dentsitatea 7,6 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 1,77
Zahartze tasa[1] % 15,97
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 7,02 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 0 (2010)
Euskararen erabilera

0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.sansol.es


Santsol[2] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 104 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 69 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren eguneko ikuspegia.
Herriaren ikuspegia gaua heldu aurretik.

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-111 errepidean Lizarra-Biana norabidean.

Santsolek Desojorekin egiten du muga iparraldean, El Bustorekin ekialdean, Torres del Riorekin mendebaldean eta hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimaren ezaugarriak mediterraneo kontinentalari motako klimari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura 12 gardu ingurukoa da, eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 60 inguru dira herrigunean, eta 100 egun udalerriko gunerik menditsuenetan.

Udalerriko jatorrizko artadiak ia erabat desagertu dira gaur egun, eta landaturiko Alepo motako pinuek 11 hektarea hartzen dituzte.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santsoleko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hiru etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %2,52a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Santsoleko alkate kargurako Francisco Javier Díaz de Ilarratza aukeratu dute, zerrenda independente batzuen izenean. T2007an Grupo Independiente de Sansol (GIS) bere taldeak udaleko bost zinegotziak lortu zituen.

Santsoleko Udala [2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Francisco Angel Barragan Domeño (GIS) 50 Bai
Maria Lucia Suescun Esandi (GIS) 48 Bai
Juan Javier Remirez Lizuain (GIS) 46 Bai
Maria Lourdes Garcia Olazabal (GIS) 31 Bai
Francisco Javier Diaz de Ilarraza Sanz (GIS) 17 Bai

2011ko udal hauteskundeetan Díaz de Ilarratzak alkate kargua gorde izan zuen, kasu honetan Agrupación Independiente de Sansol (AIS) izeneko zerrendarekin; AIS aurkeztutako zerrenda bakarra izan zen eta beste hiru kide zinegotzi bihurtu ziren[3].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo udaletxea 1960ko hamarkadaren hasieran eraiki zen, errepidetik gertu Alde Zaharrean dagoen orube batean. Eraikina adreiluzkoa da, eta kokapen honen aurretik, udal bulegoak elizaren ondoan egon ziren, herriguneko gunerik altuenean. Udalak alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Auzo Berria kalea z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Francisco Javier Díaz de Ilarratza Sanz GIS
2011-2015 Francisco Javier Díaz de Ilarratza Sanz AIS

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santsoleko eliza nagusia San Zoilo eliza da. Estilo barrokoko eraikin honek, antzinako eliza (XVI. mendea) baten egitura erabiliz eraiki zen. Aipagarri dira elizako dorrearen altuera, forma karratu eta kanpaientzako gorputz bakarrarekin. Barrukaldean, San Pedroren egurrezko irudi gotiko bat eta Gurutzatuaren beste irudi erromanista bat daude.

Herriaren erdigunean estilo barroko hainbat jauregi daude. Aipagarri da "El Palacio" izeneko jauregi klasikoa. Bi zatiz osatuta, jauregiaren fatxadan hiru armarri ageri dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santsol Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa