Santu-irudien iruzur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biktimaren paper zatiak.

Santu-irudien iruzurra leku publikoetan egiten duten iruzurra da. 1910ean sortu zuen Julián Delgado espainiarrak.[1]

Iruzurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruko ezintasun bat duelako itxura egiten ari den iruzurgilea biktimarengana hurbiltzen da, billetez beteriko gutun-azal batekin, eta barrukoa santu-irudiak direla esaten dio. Une horretan, konplize bat hurbilduko da, eta biktima konbentzituko du elkarrekin dirudun gutun-azala duen pertsonari iruzur egiteko, hau da, bere "santu-irudien" truke diru apur bat eskaintzeko. Dirua eman ondoren, biktimak gutun-azala jasoko du, baina hura irekitzean, dirua beharrean paper zatiak baino ez daudela ikusiko du.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cardeñosa, Bruno. (2014ko iraila). stafaspain. in: Historia de Iberia Vieja., 16-19 or..
  2. Barakaldoko Udala. Herritarrentzako aholkuak: Iruzurrak eta maulak. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]