Santurtzi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Santurtzi
 Bizkaia, Euskal Herria
Santurtzi01.jpg
Santurtziko ikuspegia.
Santurtziko bandera

Santurtziko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Bilbo Handia
Izen ofiziala Bandera de Santurtzi.svg Santurtzi
Alkatea Aintzane Urkijo Sagredo EAJlogo.jpg
Posta kodea 48980
INE kodea 48082
Herritarra santurtziar
Kokapena
Koordenatuak 43° 19′ 49″ N, 3° 01′ 53″ W / 43.330277777778°N,3.0313888888889°W / 43.330277777778; -3.0313888888889Koordenatuak: 43° 19′ 49″ N, 3° 01′ 53″ W / 43.330277777778°N,3.0313888888889°W / 43.330277777778; -3.0313888888889
Santurtzi hemen kokatua: Bizkaia
Santurtzi
Santurtzi
Santurtzi (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 6,8 km2
Distantzia 11 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 45.703 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -259)
% 48,43 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,57
Dentsitatea 6.721,03 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 0,3
Zahartze tasa[1] % 13,5
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 39,13
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 75,87 (2011)
Genero desoreka[1] % 5 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 15,82 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 19,26 (2010)
Euskararen erabilera %2,2 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.santurtzi.net/

Santurtzi Bilbo Handia eskualdeko udalerria da. Bilboko itsasadarraren Ezkerraldean kokaturik dago.

Eustaten arabera, 2014. urtean 46.327 biztanle zituen.[2] Bizkaiko bosgarren eta Euskal Herriko bederatzigarren herririk populatuena da.

Arrantzarekin duen lotura historikoagatik gaztelaniaz "villa sardinera" izena hartu du, sardina-saltzailea, alegia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren ikuspegia Serantes menditik.
Santurtzi Santa Eulaliatik ikusia.

Santurtziko udalerria Ibaizabal ibaiaren mendebaldean dago, Bilboko itsasadarra itsasoratzen den puntuan eta Abrako golkoan zehar zabalduta.

Biztanleria udalerriko erdialdean eta hego-ekialdean banaturik dago gehien bat, zentroaz gain Mamariga eta Kabiezes auzoak nagusi direla.

Serantes mendiaren (452 m.) magalean Santurtziko erdigunea dago, antzinako arrantza portu zaharraren inguruan, leunki Kabiezes auzoraino gora doana. Herriaren ezaugarrietako bat Ezkerraldeko hainbat herritan bezala, aldapak dira. Udalerriko itsasoko gunea Bilboko portuak erabat hartua dago gaur egun. 1960ko hamarkadan eraikitako kanpo portuarekin lehenik, eta ondoren eraikitzen ari den Superportuarekin.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko ipar-ekialdean Abrako golkoa dago, Ibaizabal ibaia itsasoratzen den tokia, alegia. Ballonti erreka Serantesko hegoaldeko hegalean jaiotzen da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santurtziko klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eraginaz, eta urte osoan zehar, temperatura leunak dituena. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Kostaldean dagoenez gero, Bilbon baino ugariagoak izaten dira prezipitazioak.Tenperaturak epelak izaten dira urte osoan zehar. Nekez igotzen dira termometroak 35 °C-tik gora udan.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldean, Santurtzik Zierbena udalerriarekin egiten du muga; hegoaldean Ortuellarekin; ekialdean Ibaizabal ibaiarekin; hego-ekialdean Portugaleterekin; eta iparraldean, berriz, Abrako golkoarekin.

Barrutiak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santurtzik bost barruti dauzka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroaren hasieran, Alfontso I.a errege asturiarrak Duero eta Ebro haraneko biztanleekin populatu zituen Sopuerta eta Karrantzako lurrak. Hauek izan ziren Bizkaian kristautasuna pixkanaka sartu zutenak, mahatsa eta artoaren landaketarekin batera. XVI. mendetik aurrera Bizkaiko jaun handiek lurraldearen antolaketa aldatu zuten. Somorrostroko zazpi kontzejuek bi errepublika osatu zituzten Enkarterrietan, Avellanedako batzar-nagusietan ordezkaritza zutenak. Santurtzik, Sestaok eta Trapagaranek "Somorrostro Haraneko Hiru Kontzejuak" izeneko multzoa osatu zuten XIX. mendera arte. Santurtzi, "Santurce" izeneko udalerriaren zati zen Ortuellarekin batera.

XIX. mendean herrietako jarduera nagusia nekazaritza zen. Dena den, pixkanaka, industrializazioak eraginda, nekazaritzaren garrantzia galdu eta industriak eta meatzaritzak garrantzi handia hartu zuten, udalerrietako kontzejuen egitura ere aldatuz. Horrela, "Santurce" izeneko udalerria bitan banatu zen 1901. urtean. Batetik "Santurtzi Zaharra" (gaur egun Santurtzi dena), eta bestetik "Santurtzi Ortuella" (gaur egungo Ortuella).

Industrializazio prozesu azkarrak Santurtzi erabat aldatu zuen, kanpoko portuko kaia eraiki zen, herriko hondartza lehortu eta itsasoari hainbat metro koadro irabazi zitzaizkion industrian aritzeko leku gehiago izateko. Herriko eta inguruko udalerrietako enpresetan lan egitera etorritako hainbat biztanle etorri zen Santurtzira, Bizkaitik aurrena eta Espainiatik ondoren. Biztanle gehiago izatearekin, azpiegiturak ere handitu behar izan ziren, eskola, ospitale, zaharren egoitza, sehaska-etxea eta nautika irakaskuntzarako lehen eskola eraiki ziren. Bilboko portua herriko ardatzetako bat bihurtu zen pixkanaka.

Gerra Zibilak eten egin zuen prozesu hura, baina 1949. urtean berriro hasi zen herria biztanleria irabazten eta itsasoari eremu handiagoa hartu zion, ontziolak, udaletxea, azoka eta babes-ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko. 1901. urtean 3.000 biztanle baino ez zituen herriak 55.159 biztanle izan zituen 1978. urtean. Biztanleriaren eztanda hark zerbitzuen gabezia itzela eragin zuen, batez ere ur-hornidurari zegokionez. Horrez gain, herriko ortu eta larreak galdu egin ziren, zetorren biztanleria hartzeko etxebizitza piloa eraiki behar izan zelako. Pixkanaka ekonomia dibertsifikatuz joan zen eta Iberdrolak energia elektrikoa ekoizteko zentral termikoa eraiki zuen.

1970eko hamarkadako krisialdiak eragin latza izan zuen herrian ezkerraldeko hainbat udalerritan bezala.

Javier Cruz eta ustelkeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Higiezinen burbuila Euskal Herrian»

Javier Cruz Euskadiko Alderdi Sozialistako Santurtziko alkatea 1995etik 2007ra, hirigintza-arazoak eta irregulartasunak ohikoak izan ziren bere agintaldian. Legez kanpo altxatutako etxebizitza blokeak[3], etxebizitza blokeak eraikitzeko birkalifikaturiko parkeak[4] eta abar.

Baina Javier Cruzen erortzea eta Euskadiko Alderdi Sozialistak Santurtziko alkatetza galtzea eragin zuena, Hijas de la Cruz ikastetxea saltzeko eta etxebizitzak eraikitzeko birkalifikazio saioa izan zen. 2007. urtean, herriko biztanle askok oihal moreak jarri zituzten euren balkoietan, jaietan egiten duten moduan, ikastetxeko arduradunek egindako eskakizunari jarraituz eta udalaren jarrera salatuz. Bien bitartean, Javier Cruz 2007ko udal hauteskundeetara ez aurkezteko erabakia hartu zuen, eta azkenik, 2007ko maiatzean, Ricardo Ituarte EAJko alderdiko hautagaiak irabazi zituen hauteskundeak, gehiengo osoz.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santurtzik 45703 biztanle zituen 2016. urtean. Udalerri moduan historia laburra dauka, izan ere, 1901ean banandu ziren Ortuella eta Santurtzi, meatzeek Ortuellari ekarritako hazkunde ekonomiko eta demografikoarengatik. Dena dela, industrializazio prozesuak eraginda, hainbat gorabehera izan ditu biztanleriak XX. mende osoan zehar.

Herriaren jarduera ekonomikoa portuarenarekin oso loturik izan da beti, eta gaur egun Bilboko Portuko instalaziorik gehienak Santurtzin daude. 1950eko eta 1960ko hamarkadan gertatutako industrializazioak etorkinak erakartzeak herriaren biztanleria asko handitu zuen: urte gutxiren buruan biztanleria boskoiztu ere egin zen, 50.000 biztanle baino gehiago iritsiz.

Biztanleriaren gorena 1981. urtean izan zen, 53.336 biztanlerekin. Ordutik biztanleria urtero jaitsi da, krisialdi ekonomikoak eta etxebizitza gabeziak eta garestitzeak eraginda.

Azken urteetan biztanleriaren jaitsiera eten den arren, herriak hazteko aukera gutxi du eta etxebizitza asko eraikitzen ari den arren, laster agortu egingo dira eraikitzeko orubeak Santurtzin.

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santurtziko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzane Urkijo (EAJ/PNV) da Santurtziko alkatea.

2003ko hauteskundeetan EAJ-EA koalizioak 8 zinegotzi lortu zituen, PSE-EEk 8, PPk 3, EBk 2 eta EAk 1.

Boto kopuruari dagokionez, EAJ-EAk 9.640 boto lortu zituen orduan, PSE-EEk 8.641, PPk 3.883, EBk. Baliogabeko botoak 2.034 izan ziren eta zuri bozkatu zutenak 417. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak (Santurtziarrak) Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero.

2007ko hauteskundeetan EAJk 9898 boto eta 11 zinegotzi lortu zituen, PSE-EEk 7018 eta 7 zinegotzi, PPk 2624 eta 2 zinegotzi, EB-Bk 1582 eta zinegotzi bat eta EAk 327 eta zinegotzirik ez. Aipatu behar da EA aurkeztea Bizkaiko batzarraren erabakia izan zela, Ortuellako kideek osatutako zerrenda ezarriz, eta Santurtziko EAk berak alderdiari ez bozkatzea eskatu zuen. Ezker Abertzaleari dagokionez EAEk aurkeztutako zerrenda legez kanpo utzi zuen Auzitegi Nazionalak, baina hala ere 2074 boto bildu zituen. Horren ondorioz, EAJk lortutakoetako zinegotzi bi egokituko zitzaizkiokeen.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santurtziko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
10 / 21
9.104 (% 40,16)
12 / 21
11.220 (% 49,41)
Sí Se Puede Santurtzi (SSPSTZ)
4 / 21
3.681 (% 16,24)
Euskal Herria Bildu*
3 / 21
3.535 (% 15,59)
3 / 21
3.148 (% 14,02)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
3 / 21
3.465 (% 15,28)
4 / 21
4.302 (% 18,94)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 21
1.354 (% 5,97)
2 / 21
2.143 (% 9,44)
Beste batzuk
0 / 21
1.208 (% 5,33)
0 / 21
1.860 (% 8,20)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serantes Kultur Aretoa (SKA) Santurtziko eskaintza kulturalaren osagai nagusia da. SKAk hiru gelako zinema eta antzokia eskaintzen ditu.

Horrez gain, Kresala aretoan, hitzaldiak, antzezpenak eta topaketak antolatzen dira eta Juan Jose Mendizabal plazan Santurtziko Liburutegi nagusia dago. Ekainaren 16tik 25era Liburu Azoka izaten da.

Udal Liburutegiari dagokionez, Liburutegi Nagusia(1974 ean sortua, Kabiezesko Haur Liburutegia, San Juango Liburutegia eta Kabiezesko Liburutegia daude. Bestalde, Santurtzin gune okupatu bi daude: Mamarigako Kultur Etxea (Nafarroa auzunea z/b), 1991n okupatuta Mamariga auzoan, batez ere auzoari begira lan egiten duena (tailerrak, hitzaldiak...) eta La Kelo gaztetxea (Las Viñas 63) 1999an okupatuta, hitzaldiak, kontzertuak, antzerkiak eta abar antolatzen dituena. Gaur egun biak hustutze mehatxupean daude.

Garraiobide eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santurtziko Renfe geltoki berria.

Bilboko Portu Autonomoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko portuak Santurtzin ditu azpiegitura nagusiak, Europako hegoaldearen gune garrantzitsua izanda garraiobide moduan. Gainera, ferry zerbitzuak ("Pride of Bilbao") ditu Portsmouthekin (Ingalaterra) lotzeko. Halaber, arrantza portua ere nabarmena izan da historikoki.

Trenbide sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tren linea batek zeharkatzen du udalerria, bidaiarientzako zein zama garraiorako zerbitzuak eskaintzen dituena.

Renfeko Aldirien C-1 lineak Santurtzi eta Bilbo lotzen ditu, eta herrian bi geltoki ditu, hots, Santurtzi eta Peñota. Aipatutako bi geltokien artean Bilboko portura heltzen den trenbide-adarra dago, zama-garraiorako trenek erabiltzen dutena. Portuan Bilbao Mercancías geltokia kokatzen da.

Bilbao Ría 2000 erakundearen bitartez Santurtziko geltoki berria eraiki zen 2004. urtean, aurretik zegoena ordezkatuz. Horrekin batera Santurtziko parke zentralaren handitzea eta aparkaleku berri bat eraiki ziren.

Metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko metroaren 2. lineak ere geltokiak ditu Santurtzin. Erdigunean Santurtzi izeneko geltokia dago, 2009an irekitakoa.

Hurrengo urtean geltokia eta Mamariga auzoa lotzen dituen funikularra ireki zen, Mamarigako geltokia metro sareari gehituz.

2014an Kabiezes auzoan Kabiezesko geltokia irekiko zen, 2. linearen proiektuari bukaera emanez. Azken geltoki honekin batera kotxera berriak eraikiko dira Santurtzi eta Ortuella arteko lurretan.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santurtziar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2.   Eustat, «Euskal AEko biztanleria lurralde-eremuei jarriki, sexua eta aldaketen osagaien arabera. 2014», http://eu.eustat.eus/ci_ci/elementos/ele0011400/tbl0011432_e.html#axzz3bty3Jbv2. Noiz kontsultatua: 2015-06-02 .
  3. El Ayuntamiento de Santurtzi legaliza 32 edificios con irregularidades El Correo Español egunkariko albistea.
  4. El Consistorio de Santurtzi proyecta cuatro bloques de pisos en el parque de La Sardinera El Correo Español egunkariko albistea.
  5. [1]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santurtzi Aldatu lotura Wikidatan