Santurtziko geltokia (Bilboko metroa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 19′ 45″ N, 3° 02′ 03″ W / 43.329076°N,3.034225°W / 43.329076; -3.034225

Infobox train2.png
Santurtzi
Fosterito in Santurtzi (3834296381).jpg
Las Viñas sarbidea.
Kokapen mapa
Lineak

« Kabiezes Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 2. linea  Peñota »
« Mamariga Símbolo del Metro de Bilbao.svg Mblicono.png Geltoki-burua
Kokapena
Helbidea Gernika parkea, z/g; 48980
Udalerria Santurtzi,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea STZ
Gunea 2. gunea
Irekiera 2009ko uztailaren 4a
Bidaiariak 2.556.407 (2017)[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Automated External Defibrillator (symbol).svg Aiga elevator inv.svg Txarteldegia Wifi inv.svg 
Aldageltokia Metroa Funikularra Autobusa Taxi 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Eragilea(k) Metro Bilbao
Garraio zerbitzuak
Metroa L2Basauri - Kabiezes
LSanturtzi - Mamariga
Bizkaibus A2315  Santurtzi - Portugalete - EHU
A3115  Bilbo - Santurtzi
A3129  Lutxana - Gurutzeta - Santurtzi
A3135  Sestao - Kabiezes
A3136  Bilbo - Barakaldo - Santurtzi
A3334  Santurtzi - Balmaseda
A3335  Muskiz - Sestao
Bestelakoak Taxi  Taxi

Santurtzi Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, izen bereko udalerriko erdigunean kokatuta dagoena, Gernika parkearen azpian, alegia. Peñotako geltokiarekin batera 2009ko uztailaren 4an inauguratu zen,[2] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago. 2. linearen geltoki-burua izan zen, Metroa 2014an Kabiezesko geltokira heldu zen arte.

Geltokiak Mamarigako anezkara lotura du. Anezka 45 lagunentzako funikular moduko garraioa da, 2 minututan 500 metroko luzera eta %20ko malda betetzen dituela, geltokitik Mamariga auzoraino.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak bi eskailera mekanikodun sarbide, eta igogailu bidezko sarbide bat ditu. Gainera, beste sarbide baten bidez geltokia eta Mamarigako geltokia lotzen dituen Mamarigako funikularrera lotura dago. Mamarigan eskailera eta igogailu bidezko sarbideak daude. Casa Torre Jauregia sarbideak Maestro Calles izena jaso zuen, 2016ko martxoaren 31n Santurtziko udalbatzak oroimen historikoaren legea betetzeko kalearen izena aldatu zuen arte.

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Taxi Habana ontzia kalea, 11 (Casa Torre Jauregia irteera)
  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Mahastiak kalea, 19 (Las Viñas irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria Gernika parkea (Casa Torre Jauregia irteera)
  • Eskailera bidezko sarbidea Funikularra Autobusa Itsasoko Ama plaza (Mamariga irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Funikularra Autobusa Sarbide irisgarria Itsasoko Ama plaza (Mamariga irteera)

Gaueko sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Taxi Habana ontzia kalea, 11 (Casa Torre Jauregia irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria Gernika parkea (Casa Torre Jauregia irteera)
  • Eskailera bidezko sarbidea Funikularra Autobusa Itsasoko Ama plaza (Mamariga irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Funikularra Autobusa Sarbide irisgarria Itsasoko Ama plaza (Mamariga irteera)

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.

Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, kanoiak altzairu eta beirazko elementu bilakatzen dira, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardenak, alegia.[3]

Geltokia igogailu, txarteldegi eta balioztatze makinaz hornituta dago. Gainera, 2015eko martxoaren 27tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez,[4] eta 2017an desfibrilagailua instalatu zen.[5]

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mamariga irteeran Mamarigako funikularrera lotura dago. Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopuruak zenbatzen ditu:[6]

Santurtziko geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 2009-2017 (milioi bidaiari)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa