Santxa Leongoa
| Santxa Leongoa | |||
|---|---|---|---|
1037 - 1065 | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | 1018 | ||
| Herrialdea | Leongo Erresuma Galiziako Erresuma | ||
| Heriotza | Leon, 1067ko azaroaren 7a (48/49 urte) | ||
| Hobiratze lekua | San Isidoro basilika | ||
| Familia | |||
| Aita | Alfontso V.a Leongoa | ||
| Ama | Elvira Menéndez Melandakoa | ||
| Ezkontidea(k) | Gartzia Santxitz Gaztelakoa Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa (1033 (egutegi gregorianoa) - | ||
| Seme-alabak | |||
| Haurrideak | |||
| Leinua | Astur-leondar leinua | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | erregina | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | katolizismoa | ||
Santxa Alfonsez Leongoa (c. 1018 - Leon, 1067ko azaroaren 7a) Leongo infanta eta erregina ezkontidea izan zen, Leongo Alfontso V.a eta Elvira Menéndez erreginaren alaba legitimoa. Leongo Bermudo III.a nebaTamarongo guduan hil zenean, Santxaren senarrari, Fernando Sánchez kondeari transmititu zizkion eskubideak eta Fernando I.a Leon eta Gaztekoa izenez izan zen erregetzan.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sancha Alfontso V.a Leongoa eta bere emazte Elvira Menéndez Melandakoa erreginaren alaba zen, eta Bermudo III.a Leongoaren arreba, bere aitaren ondorengoa Leongo tronuan. 1018an jaio zela kalkulatzen da, neba baino urtebete geroago. Bere inudea Fronilde Gundemáriz izan zen, zeinarekin haurtzaroa Piadelan pasa behar izan zuela uste den.
Gortera joan behar izan zuen gero, eta alde egin zuen, Gartzia Santziz Gaztelako senargaia hil ziotenean. Gartzia Leonera joana zen infanta ezagutzera eta Vela familiak hil zuen hiriko kaleetan 1028ko maiatzaren 13an. Gartzia hil ostean, Gaztelako konderria Iruñeko Antso III.a Gartzeitz errege nafarraren semeetako baten esku geratu zen, Fernando, nahiz eta aita izan lurraldean boterea zuena. Gero, Santxok arreba Fernandorekin ezkontzea proposatu zion Bermudori, eta Bermudok onartu egin zuen iradokizun hori. Nebak Fernandorekin ezkon zedin erabaki zuenean, Santxa gortera itzuli zen. Gaztelako kondearekin ezkondu zen, Burgosen seguruenik, 1032. urteko urrian edo azaroan, Leongo (bere neba Bermudo) eta Iruñeko (bere aitaginarreba Santxo) subiranoek parte hartu zuten ezkontza handian.
Santxa Leongo erresumako tronurako eskubideen oinordekoa zen, Alfontso V.a erregearen alaba eta Bermudo III.aren arreba baitzen, bere seme-alabei transmititu zizkien eskubideak. Hala ere, Fernando bere senarra izan zen Leongo errege Bermudo hil eta urtebetera, sasoi hartan emakumeaei botere efektiboa ez zitzaien aitortzen erregina izateko. Hori ez zen gertatu bere biloba Urraca Gaztelakoa koroatu arte, Erdi Aroko Europako lehen erregina pribatiboa.
San Pelaioko monasterioko abadesa sekularra, geroago San Isidoroko kolegiata izan zena. 1065ean alargundu ostean, bere seme-alaben artean bakea mantentzen saiatu zen, arrakastarik gabe.
Bere senarrarekin batera, San Isidoroko kolegiata eraikitzea agindu zuen, Leonen, eta hantxe utzi ziren Sevillatik ekarritako Isidoro Sibilakoaren erlikiak.
Leonen hil zen, 1067ko azaroaren 7an.
Hilobia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Leongo San Isidoroko Erregeen Panteoian lurperatu zuten, eta bertan, gurasoak, neba eta senarraz gain, hiru seme-alabarren gorpuzkiak lurperatu zituzten; Elvira Toroko, Urraka Zamorako eta Gartzia Galiziakoarenak. Santxa erreginaren gorpuzkiak utzi ziren harrizko hilobian inskripzio latindar hau zizelkatu zen:
| « | H. R. SANCIA REGINA TOTIUS HISPANIAE, MAGNI REGIS FERDINANDI UXOR. FILIA REGIS ADEFONSI, QUI POPULAVIT LEGIONEM POS DESTRUCTIONEM ALMANZOR. OBIIT ERA MCVIII. III N. M. | » |
Eta euskarara itzulita, honako hauxe dio:
''Hemen datza Santxa, Hispania osoko erregina, Fernando errege handiaren emaztea eta Alfonso erregearen alaba, Leon populatu zuena Almanzor suntsitu ondoren.'' ''Almanzor. Mila ehun eta zortzi urteko azaroaren 3an hil zen.''
Ezkontza eta ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko eta Muniadonako Antso Gartzez III.a erregearen seme Fernando I.a Leongoarekin ezkondu zen. Batasun horretatik jaio ziren:
- Urraca Zamorakoa (c. 1033-1101)
- Antso II.a Gaztelakoa (1038-1072), Gaztelako erregea (1065-1072) eta Leongoa (1072).
- Elvira Toroko andrea, (1099 m.), Toro andrea.
- Alfontso VI.a (1040-1109), Leongo erregea (1065–1072) eta ondoren Leon, Gaztela eta Galiziakoa (1072-1109).
- Gartzia Galiziakoa (1042-1090), Galiziako erregea (1066-1071 eta 1072-1073).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Proyectos, HI Iberia Ingeniería y. «Historia Hispánica» historia-hispanica.rah.es (kontsulta data: 2025-09-21).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arco y Garay, Ricardo del (1954). Sepulcros de la Casa Real de Castilla. Madrid: Instituto Jerónimo Zurita. Consejo Superior de Investigaciones Científicas. OCLC 11366237.
- Blanco Lozano, Pilar (1987). Colección diplomática de Fernando I (1037–1065). León: Centro de Estudios e Investigación «San Isidoro» (CSIC-CECEL) y Archivo Histórico Diocesano. ISBN 84-00-06653-7.
- Elorza, Juan C; Vaquero, Lourdes; Castillo, Belén; Negro, Marta (1990). Junta de Castilla y León. Consejería de Cultura y Bienestar Social, ed. El Panteón Real de las Huelgas de Burgos. Los enterramientos de los reyes de León y de Castilla (2ª edición). Valladolid: Editorial Evergráficas S.A. ISBN 84-241-9999-5.
- Klinka, Emmanuelle (junio de 2008). «Sancha, infanta y reina de León». e-Spania. Revue interdisciplinaire d'etudes hispaniques médievales e modernes (París: Sorbonne Université) (5). ISSN 1951-6169.
- Martínez Díez, Gonzalo (2005). El Condado de Castilla (711-1038). La historia frente a la leyenda. Valladolid: Junta de Castilla y León. ISBN 84-9718-275-8 .
- Prada Marcos, María Encina (1998). «Estudio Antropológico del Panteón Real de San Isidoro». ProMonumenta (II). OCLC 630664764. Archivado desde el original el 30 de julio de 2004. Consultado el 11 de febrero de 2019.
- Sánchez Candeira, Alfonso (1999). Castilla y León en el siglo XI. Estudio del reinado de Fernando I. Madrid: Real Academia de la Historia. ISBN 84-89512-41-8.
- Viñayo González, Antonio (1999). Fernando I, el Magno (1035-1065). Burgos: La Olmeda. ISBN 84-89915-10-5 .
- —— (1998). Real Colegiata de San Isidoro: Historia, Arte y Vida. León: Edilesa. ISBN 84-8012-201-3.