Sapajus cay
Itxura
| Sapajus cay | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Primates |
| Familia | Cebidae |
| Generoa | Sapajus |
| Espeziea | Sapajus cay Illiger, 1815 |
| Banaketa mapa | |
Sapajus cay edo Azararen kaputxinoa Sapajus generoko Cebidae tximino bat da. Paraguaiko ekialdean, Boliviako hego-ekialdean, Argentinako iparraldean eta Brasilen bizi da, Mato Grosso eta Mato Grosso do Sul estatuetan. Pantanal inguruko baso, hosto-erorkorreko baso, zein oihan subtropikal hezeetan bizi da. Lehenago Sapajus libidinosusen subespezie gisa sailkatzen zen, baina Silvaren lanaren ostean, espezietzat dugu. Frugiboroak eta intsektiboroak dira[1][2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Alfaro, Jessica W. Lynch; Silva Jr, José De Sousa E; Rylands, Anthony B.. (2012). «How Different Are Robust and Gracile Capuchin Monkeys? An Argument for the Use of Sapajus and Cebus» American Journal of Primatology 74 (4): 273–286. doi:. ISSN 1098-2345. (kontsulta data: 2025-07-31).
- ↑ (Ingelesez) IUCN. (2022-03-15). Sapajus cay: Rímoli, J., Smith, L., Ludwig, G., Martinez, M., Kowalewski, M., Melo, R. & Lynch, W.: The IUCN Red List of Threatened Species 2022: e.T136366A215548623. doi:. (kontsulta data: 2025-07-31).