Saqqaq
Saqqaq Avannaata udalerriko kokaleku bat da, Groenlandiako mendebaldean kokatua. Groenlandiako Estatistika Sailaren datuen arabera 2023ko urtarrilaren 1ean 160 biztanle zituen.[1] 1755ean sortu zen Ritenbenk izenaz.[2]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokalekuaren izenak "alde eguzkitsu" esan nahi du groenlandieraz.[2]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nuussuaq penintsulako hego-mendebaldean dago, on the northern shore of Sullorsuaq itsasartearen iparraldeko kostaldean. Ilulissat herritik 100 bat kilometro iparraldera dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nuussuaq penintsularen beste aldean, Uummannaq fiordoaren ertzean dagoen Qilakitsoq izeneko aztarnategian egindako indusketek antzinako kultura artiko baten aztarnak azaleratu zituzten. Aztarna horiek Saqqaq kulturako herri batenak dira, K.a. 2500 eta K.a. 800 artean Groenlandiako erdi-mendebaldean bizi zena.
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Air Greenland airelineak helikoptero bidezko neguko-hegaldiak eskaintzen ditu Saqqaqeko heliportuaren eta Ilulissateko aireportuaren artean.
Udan eta udazkenean, Disko badiako urak nabigagarri bihurtzen direnean, itsasoz baino ez dira egiten dira herrien arteko bidaiak Disko Line itsas-konpainiaren ferryen bidez.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Groenlandiako Estatistika Saila. (2023ko maiatza). Greenland in Figures 2023. Nuuk: Nuuk Offset ISBN 978-87-998113-8-0. (kontsulta data: 2026-02-01).
- ↑ a b (Ingelesez) Avannaatako Udala. Towns and settlements: Saqqaq. (kontsulta data: 2026-02-01).
