Edukira joan

Sara Fantova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sara Fantova

(2025)
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1993 (32/33 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaKataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskola
(2013 - 2018)
Hizkuntzakgaztelania
katalana
euskara
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria
Lan nabarmenak

IMDB: nm9985563 Instagram: sara.fantova Tabakalera: 135856 Edit the value on Wikidata

Sara Fantova Barrena (Bilbo, Bizkaia, 1993) euskal zinema zuzendaria da. Euskal Herriko Zinema Eskolako (ECPV) irakaslea ere bada, eta zuzendaritza zinematografikoa irakasten du. Jone, batzuetan”  bere lehenengo luzemetraia 2025eko martxoaren 15ean, estreinatu zen Malagako Zinemaldiko Sail Ofizialean eta epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen. Bartzelonako D´A Film Festibalean Bulkada Kolektiboaren Saria eta AMFF-en (Mallorkako Atlantida Zinema Festibala) Estatuko Pelikularik Onenaren Saria jaso zituen. Serie eta film laburrak ere egin izan ditu, bakarka zein beste zuzendari batzuekin elkarlanean.[1][2][3][4]

Formazioa eta ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sara Fantovak 2013an hasi zituen unibertsitate-ikasketak ESCAC-en (Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya), eta bi urte geroago espezializatu zen zuzendaritzan zinematografikoan.

2018an graduatu zen "No me despertéis" film laburrarekin. Fantova pelikularen gidoigilea ere izan zen, Nuria Dunjó eta María Fernándezekin batera. Film labur hori ESCAC-ek ekoitzi zuen, eta, besteak beste, Ibone Ajuriak, Josean Bengoetxeak, Itziar Lazkanok, Eder Pastorrek eta Nerea Erdozainek hartu zuten parte aktore gisa. Pelikula hori 63 SEMINCICO-ko sail ofizialean estreinatu zen, Voices Shorts Rotterdamen ere egon zen, eta Zaragozako Emakumeek egindako Nazioarteko Zine Erakustaldian, beste jaialdi batzuen artean.[1][5][6][7]

Era berean, “La filla d’algú” (2019) luzemetrai kolektiboaren hamaika zuzendarikide eta gidoigileetako bat ere izan zen. Sergi Pérezen gidaritzapean egin zen luzemetrai kolektibo hori, eta Malagako Zinemaldian estreinatu zen; Moviestar saria jaso zuen eta Aina Clotet aktore katalanak Zilarrezko Biznaga.[4]

Gainera, karrera amaitu zuenetik hainbat proiektutan parte hartu zuen, eta, horrela, bere prestakuntzarekin eta zinemagintzarekin jarraitu zuen, proiektu batzuetan zuzendaritza laguntzaile gisa arituz. Besteak beste, Pau Freixasen "Días de navidad" (2019) eta Marta Díaz de Loperen "Los buenos modales" (2023) telesailetan haurren coach-a izan zen. Celia Giraldoren "Un lugar común"-en (2024) castinga egin zuen eta script-a ere izan zen bertan, baita Júlia de Paz Solvasen "AMA" (2021) opera priman, Carlo Padialen "Doctor Portuondo" (2021) seriean eta Alejandro Marinen "Te estoy amando locamente" (2023) filmean ere.[4]

Script gisa eta hainbat proiekturen casting sailean lan egin ondoren, 2023an Aina Clotet, Mar Coll eta Celia Giraldorekin batera "Aixo no es Suecia" telesaila zuzendu zuen, 3cat eta RTVplaykoa, eta komedia onenaren Ondas saria jaso zuen 2024an.[8]

2025eko martxoaren 15ean "Jone, batzuetan" luzemetraia estreinatu zuen, Malagako Zinema Festibaleko Sail Ofizialean eta epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuen, baita Bulkada Kolektiboa Saria ere, Bartzelonako D'A Film Festibalean. Zinegoak LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Bilboko jaialdia ere ireki zuen. EITB-ek Egile Berriak saria eman zion Fantovari 2025eko Donostiako Zinemaldian.[9]

  • "No me despertéis" (2018)(Laburmetraia)[5]
  • "La filla d´ algú" (2019) (Luzemetraia) beste batzuen artean, Marcel Alcántara eta Julia de Paz-ekin batera[10]
  • "Jone, batzuetan" (2025) (Luzematraia) [10]

Sariak eta aipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2019 Laburmetraia onena No me despertéis Nominazioa
2020 Aktore onena La filla d'algú Nominazioa
  • Valladolideko festibala - SEMINCI[11]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2018 Laburmetraia onena No me despertéis Aukeratua
  • ALCINE Alcala de Henareseko Zinema Lehiaketa[11]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2018 Laburmetraia No me despertéis Bigarren Saria
  • Malagako Zinema Festibala - Zonacine [11][12]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2019 Aktore onena La filla d'algú Saritua
2019 Sari berezia La filla d'algú Saritua
2025 Epaimahaiaren aipamen berezia Jone, batzuetan Saritua
  • Mallorkako Atlantida Film Festibaleko Sail Ofiziala (AMFF)[4]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2025 Estatuko Pelikularik Onenaren Saria Jone, batzuetan    Saritua
  • Bartzelonako D´A Film Festibala[13]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2025 Bulkada Kolektiboaren Saria Jone, batzuetan Saritua
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2018 Laburmetraia onena No me despertéis Aukeratua
2025 EITB-ren Egile Berriak saria Jone, batzuetan Saritua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «Sara Fantova | Tabakalera» www.tabakalera.eus (kontsulta data: 2025-09-21).
  2. "Sara Fantova presenta ‘Jone, Batzuetan’, un coming of age que sumerge al espectador en un viaje emocional y familiar marcado por la incomunicación y las heridas del pasado". .
  3. (Gaztelaniaz) «Sara Fantova» D'A (kontsulta data: 2025-09-21).
  4. 1 2 3 4 (Gaztelaniaz) «Sara Fantova | Profesores Escuela de Cine del País Vasco: ECPV» ecpv.es (kontsulta data: 2025-09-21).
  5. 1 2 Kimuak. (2018-07-18). «https://kimuak.basqueaudiovisual.eus/es/corto/2018/no-me-desperteis» Kimuak (kontsulta data: 2025-09-21).
  6. (Gaztelaniaz) «No me despertéis» www.muestracinemujereszgz.org (kontsulta data: 2025-09-21).
  7. (Gaztelaniaz) Cervantes, CVC Centro Virtual. «CVC. Cine. Hojas de sala. Cortos en femenino. No me despertéis (2018).» cvc.cervantes.es (kontsulta data: 2025-09-21).
  8. Komedia serie onena. .
  9. 1 2 "EITBk Egile Berriak saria emango dio Sara Fantovari Donostiako Zinemaldian". Berria egunkaria.
  10. 1 2 (Gaztelaniaz) «Sara Fantova | Guion y continuidad, Cámara y electricidad, Dirección» IMDb (kontsulta data: 2025-09-21).
  11. 1 2 3 4 5 (Gaztelaniaz) Películas, series y cortos dirigidas por Sara Fantova. (kontsulta data: 2025-09-21).
  12. (Gaztelaniaz) Guillín, Juan. (2025-09-12). «Sara Fantova: "Mi película me representa como directora, como persona, como bilbaína, bollera e hija"» El Español (kontsulta data: 2025-09-21).
  13. (Gaztelaniaz) «Sara Fantova» D'A (kontsulta data: 2025-09-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemaldia 25. Fotograma, Berria egunkaria, Garazi Karreraren elkarrizketa (2025)

KULTURKLIK: Sara Fantova, "Jone, batzuetan" filmaren zuzendaria: «Niretzat funtsezkoa zen euskarak leku nabarmena izatea, bai pelikularen barruan, bai zineman oro har»

Mundoplustv-ren promozio elkarrizketa Sara Fantova, Olaia Aguayo eta Josean Bengoetxea (gateleraz)

Kinotiko-n Malagako festibalean partehartzearen gaineko elkarrizketa (gazteleraz)