Sara García Alonso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sara García Alonso

Bizitza
JaiotzaLeon, 1989 (34/35 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaLeongo Unibertsitatea
(2007ko urria - 2012ko ekaina) lizentzia : bioteknologia
Leongo Unibertsitatea
(2012ko urria - 2013ko uztaila) master
Salamancako Unibertsitatea
(2013ko urria - 2018ko martxoa) Doktoretza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, biologo molekularra eta astronauta
Kidetza2022 European Space Agency Astronaut group (en) Itzuli

Twitter: astro_sarag Instagram: astro_sarag Edit the value on Wikidata

Sara García Alonso (León, 1989) biologo molekularra, ikertzailea eta astronautagaia.[1] 2022ko azaroan, Europako Espazio Agentziak (ESA) erreserba gisa hautatu zuen, eta astronauta izateko hautagai izan zen lehen emakume espainiarra izan zen [2][3][4][5][6].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garcíak bioteknologiako gradua eta masterra ikasi zituen Leongo Unibertsitatean.[4] 2018an, cum laude lortu zuen minbiziaren biologia molekularrean, eta karrera amaierako sari berezia jaso zuen. Doktoregai izan zen bitartean, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenerako (CSIC) unibertsitateko ikerketa-laguntzaile gisa aritu zen eta minbiziaren medikuntzari buruzko ikerketak egiten.[7]

Ingelesa eta frantses (maila ertaina) du. Hainbat zaletasun ditu: urpekaritza, krav maga borroka (Israeleko ejerzitoaren defentsa pertsonala) eta parakaidismoa. Boluntario gisa laguntzen du Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartean.[8]

2022an astronautagai aukeratua izan zen Sara Garciíak espazioaren garrantzia azpimarratu eta aurrera begirako proiektuak aipatu zituen:[9]

"Lankidetza interesgarriak ateratzea, zientziaren, ikerketaren eta teknologiaren onurak zabaltzea; jendea espazioko sektoreak eskain diezagukeen guztiaz jabetzen saiatzea, ez bakarrik ikerketa zientifikoko gaietan. Espazioa dena da. Gure eguneroko bizitzan, gizaki bakoitzak orbita txikian dauden 20 satelite baino gehiago erabiltzen ditu".[9]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikertzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019tik, doktoratu ondoko ikertzailea da Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionalean (CNIO). Bertan, biriketako eta pankreako minbiziaren aurkako botika berriak aurkitzeko proiektu baten buru da, Mariano Barbacid biokimikari espainiarraren laborategian.[10] Bertan biriketako eta pankreako KRAS izeneko minbizi mutazioek bultzatutakoan aurkako tratamendu berriak bilatzen dituzte. Sara Garcíak doktoretza-tesia egiten ari diren bi ikasle bere ardurapean ditu.[9]

Astronautagai Europako Espazio Agentzian (ESA)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko azaroan, Europako Espazio Agentziak (ESA) Sara García aukeratu zuen astronauten sustapen berrirako erreserba gisa. Pablo Álvarez Fernándezekin batera, Europa osoko 22.000 hautagai baino gehiagoren artean hautatu zituzten bi espainiarrak,[2] Ilargira edo Martera [11]joateko prest egon ziren Espainiako hautagaiak 1300 izan ziren.[8]

Aurretik, 1992an, Pedro Duque astronauta izan zen Europako Espazio Agentziak aukeratutako lehena.[12] Bi aldiz joan zen espaziora. Lehengoan, 1998ko urri eta azaroan, Estatu Batuetako Discovery transbordadorean eta bigarrenean 2003ko urrian Soyuz ontzian Nazioarteko Espazio Estazioa bisitatu zuen.[8]

Baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Espazio Agentziak ESAko astronauta hautagai izateko oinarrizko baldintza da ikasketa hauetarikoren bat eginda izatea: matematika, ingeniaritza, medikuntza, natur-zientziak edo konputazioa.[8]

Proba esperimentaletako pilotuen eskola ofizial bateko proba esperimentaleko pilotuaren edo probako ingeniariaren tituluaizatea ere hartzen da kontuan. Gainera, hautagaiek osasun fisiko eta emozional ona izan behar dute, ingelesa menderatu eta beste hizkuntza batzuk izan. ESAk dio, halaber, izangaiek ez dutela pilotu-lizentzia behar, baina bai 2. mailako mediku-ziurtagiria, abiazioko auzitegiko medikuak emana, medikoki kalifikatuta daudela frogatzen duena.Izangaiek ikusmen zolitasun ona izan behar dute, baina betaurrekoak eta lentillak onar litezke. Gainera, entzumen-testa egin beharda. Azkenik, beste baldintza da Europako Espazio Agentziako herrialde bateko herritarra izatea.[8]

1975ean ESA sortu zenetik, hiru hautaketa-prozesu baino ez dira egon. Azkena 2008an izan zen eta 8.413 izangai aurkeztu zirenetatik, 810 Espainiakoak izan ziren.[8]

Hautagaitza probak eta prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hautaketa-przesuak 18 hilabete iraun du.[9] Hautagai izendatu arteko bidea oso gogorra izan da, probak oso luzeak dira eta, 11 ordukoak batzuetan.[8] lehen fasean, curriculumaren azterketa bat egiten da, eta hautagaiek erantzun beharreko «galdetegi oso zabal bat» aztertzen da:

Bidaiak egin izana, abenturazaletasuna izatea, hizkuntzak jakitea... «Era guztietako jendea ezagutu baduzu, horrek zure bizitza erraztuko du etorkizunean; eta oso ondo baloratzen da».[9] Sara García Alonso

Espainiako lehen emakume astronautak urpekaritza eta Israelgo borroka-artea atsegin ditu, krav maga izenekoa.

«Nik ez dut Krav magán izena ematen astronauta izan nahian; nik ez dut bioteknologia ikasi astronauta izan nahian; ni ez nintzen joan hainbat herrialdetara... Baina, azkenean, erabaki txiki horiek, bizitzan zehar hartu dituzun bide horiek guztiak, inoiz planteatu ez zenituen arrazoiren batengatik, oso ondo egokitzen dira haiek bilatzen ari direnarekin» laburbildu du García Alonsok.[9]

Adimenari buruzko test asko ere badaude, psikologikoak, ebaluazio mediko eta psikiatriko zehatzak, eta elkarrizketatzaileak zenbait unetan izangaiei nerbioak galarazten saiatzen dira. Eta bada galdera erabakigarri bat, astronauta batek erantzun beharrekoa, prozesuaren lekuko izan ondoren: «Sei hilabete igaroko zenituzke pertsona horrekin Nazioarteko Espazio Estazioan?». Garciaren ustez, hautagai asko asko une horrexetan 'erortzen' dira.[9]

Sarari oso baliagarria izan zitzaion taldean lan egiten eta arriskua kudeatzen zekiela frogatzea, lan zientifikoan bereganatutako trebetasunak. ISSn egiten diren esperimentu-motagatik, makineria erabiltzen ohituta egotea, erradioaktibitatearekin lan egitea eta laginak aztertzea interesatzen zitzaien, aztertzen du. Baina, batez ere, ziur egon behar dute hautagaiak ez direla han goian hondoratuko, proben% 60 soslai psikologikoa ebaluatzeko izan dira.[9]

Gizon eta emakumeen proportzioa zela eta, Sara Garcíak hauxe esa zuen:

Hautagaiak «itsuak» izan dira , «ID bat, zenbaki bat esleitu ziguten, eta ez zekiten ez generoa ez jatorrizko herrialdea». Bidean aldatu zen gauzetako bat gizon eta emakumeen proportzioa izan zen. Hasieran, 22.500 hautagaietatik %25 ziren emakumeak, baina, orain, 17 hautagaien %50 dira. Hau da, probak aurrera egin ahala, emakumeek gehiago gainditzen zituzten probak.[9]

Sara Garcíak desgaitasun txikia du ezkerreko hankan. Aurreko probetan aurkeztu izan balitz, baztertua izango zen. Azken proba hauetan Espazio agentziak aniztasunaren alde egin du, parastronauta bidea zabalduta. Sara Garcíarekin batera, desgaitasun desberdineko 257 lagun aurkeztu ziren. [8]

Astronauta prestaketak egin behar dituzte hautagaiek, Coloniako Astronauten Europako Zentroan hamabi hilabeteko entrenamendua, ondoren Nazioarteko Espazio Estaziora joateko eta misio bat ematean horretarako espreski prestatzen hasteko. Sara García erreserban dago beste 5 neska eta 5 mutilekin batera.[8]

Erreserban[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreserban dauden 11 hautagaiek[13] beren lanetan, uneko lanean jarraitzen dute. Baina agentziarekin kontsulta eta oinarrizko laguntzarako sinadura emanda. Gainera edozein momentutan deituak izan litezke, entrenatzen hasteko, misioren baterako hautagai idealak balira.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rey, Álvaro Sánchez. (2022-11-23). «Artes marciales y feminismo: así es Sara García, la nueva astronauta española de la ESA» vanitatis.elconfidencial.com.
  2. a b «Quién es Sara García Alonso, la nueva astronauta de reserva de la ESA que investiga sobre el cáncer» 20bits 2022-11-23.
  3. Roig, Javier Gregori. (2022-11-23). «Los españoles Pablo Álvarez y Sara García, primeros astronautas españoles en 30 años» cadena SER.
  4. a b (Gaztelaniaz) «Pablo y Sara alientan nuevos sueños: el techo de León es ya el espacio» MSN (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  5. (Gaztelaniaz) C.Picón, Joel. (2022-11-25). «'Enhorabuena Sara': Las redes se vuelcan con Sara García, la astronauta española suplente elegida por la ESA» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  6. (Gaztelaniaz) «Sara García Alonso, así es la primera mujer española candidata a astronauta» MSN (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  7. «Sara García Alonso, la investigadora del cáncer seleccionada como astronauta» La Vanguardia 2022-11-23.
  8. a b c d e f g h i j (Gaztelaniaz) «Dos españoles, una investigadora del cáncer y un ingeniero, nuevos astronautas de la Agencia Espacial Europea» abc 2022-11-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-24).
  9. a b c d e f g h i (Gaztelaniaz) «Sara García, la leonesa que viajará al espacio: "Aunque parezca ingenuo, lo más importante para ser astronauta es ser gente maja"» ELMUNDO 2022-11-26 (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  10. Periódico, El. (2022-11-23). «Sara García-Alonso, la española seleccionada por la ESA como astronauta suplente» elperiodico.
  11. (Gaztelaniaz) León, Diario de Castilla y. «Sara García, la leonesa astronauta: "Nunca consideré ir al espacio ni ser astronauta"» Diario de Castilla y León (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  12. «Pablo Álvarez y Sara García: la Agencia Espacial Europea elige a dos españoles por primera vez en 30 años» www.publico.es.
  13. (Gaztelaniaz) «Sara García, la primera mujer española que podría ir al espacio» HOLA 2022-11-24 (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]