Edukira joan

Sara Giménez Giménez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sara Giménez Giménez

(2018)

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko abenduaren 3a -
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2019ko azaroko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 9a -
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaHuesca1977ko urtarrilaren 19a (48 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailazuzenbidea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria
Lantokia(k)Madril
KidetzaEuropean Commission against Racism and Intolerance (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herritarrak

Twitter: SaraGimnez Edit the value on Wikidata

Sara Giménez Giménez (Huesca, Aragoi, 1977ko urtarrilaren 19a) ijito etniako abokatu, politikaria eta ekintzailea da, ijitoen kolektiboa gizarteratzeko egiten duen borrokarengatik nabarmentzen da. Gainera, gutxiengoek arrazarengatik edo sexu-joerarengatik jasaten dituzten desberdintasunen aurka egiten du borroka.

Zuzenbidea ikasi zuen Zaragozako Unibertsitatean,[1] eta Giza Eskubideei buruzko Graduondokoa Euskal Herriko Unibertsitatean. Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) zuzendaritzan eta kudeaketan ere trebatu da, eta adingabeetan, atzerritartasunean eta zuzenbide penalean espezializatutako ikasketak egin ditu, besteak beste.[2]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ijitoen Idazkaritza Fundazioko (FSG) Berdintasun eta Diskriminazioaren aurkako Saileko arduradun gisa, zuzeneko laguntza juridikoa eman zuen epaitegietan diskriminazio-kasuak defendatzeko, eta 'Discriminación y comunidad gitana (euskaraz: Diskriminazioa eta ijitoen komunitatea)' urteko txostena zuzendu zuen.[3] Kasu aipagarrienetako batzuk hauexek izan ziren: 2013 urteko abenduan Bartzelonako Probintzia Auzitegian aldeko epaia eman zuen Bartzelonako ijito errumaniar batena, eta 2009 urteko abenduan Giza Eskubideen Europako Auzitegian ere aldekoa izan zen Mª Luisa Muñoz “La Nena” alargun ijitoaren kasua.[4]

2018 urteko martxoaren 21ean hasi zuen bere ibilbidea Arrazakeriaren eta Intolerantziaren aurkako Europako Batzordeko (ECRI) kide lanetan, eta arrazakeriaren eta bestelako intolerantzia moduen inguruko legeak, politikak eta neurriak kontrolatzeko eta berrikusteko lanean jarduteko bertan.[3] Ijito etniako abokatu batek Espainia batzorde horretan ordezkatzen duen lehen aldia izan zen.[1]

2019 urteko martxoaren 13an, Espainiako politikara egin zuen jauzia Ciudadanos - Partido de la Ciudadanosen eskutik, eta berretsi egin zuen Diputatuen Kongresurako hautagaitza, alderdiaren Madrilgo hirugarren zerrendaburu gisa.[5]

2021eko ekainean Secretariado Gitano Fundazioko presidente lanetan hasi zen, 2019an Patronatuan presidenteordea izan ostean.[6]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2014an, Gizarte Erantzukizunaren Saria, ijitoen komunitatea sustatzeko konpromisoarengatik, ARAME Emakume Enpresari eta Profesionalen Aragoiko Elkartearen eskutik.[7]
  • CERMI 2022 saria, CERMI Mujeres Fundazioak emandakoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]