Edukira joan

Sara Llana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sara Llana

Bizitza
JaiotzaLeon, 1997ko abuztuaren 21a (29 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgimnasta erritmikoa

X.com: sara_llana Instagram: sara_llana Edit the value on Wikidata

Sara Llana García (Leon, Gaztela eta Leon, 1997ko abuztuaren 21a) gimnasta erritmikoa da. Espainiako selekzioan lehiatu zen banakako modalitatean. Lau Munduko Txapelketatan parte hartu du (Esmirna 2014, Stuttgart 2015, Pesaro 2017 eta Sofia 2018), eta bi Europako txapelketatan (Nizhni Novgorod 2012 junior mailan eta Budapest 2017 senior mailan), betiere Espainiako taldeko bakarkako jokalari gisa, Carolina Rodríguez, Natalia García Timofeeva, Polina Barezina, Andrea Pozo edo Mónica Alonso.

Nazioarteko hainbat domina lortu ditu eta 4 aldiz Espainiako txapelduna izatea lortu du bakarka eta 5 aldiz Club Ritmo taldean.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei urterekin hasi zen Sara kirol horretan, Leongo Club Sprint-en. 10 urterekin Club Ritmo taldean sartu zen, 2008an taldean eta 2009 urtean bakarka. 2012an hasi zen munduan zehar bidaiatzen Ruth Fernández entrenatzailearen eta Carolina Rodríguez gimnasta olinpikoaren gidaritzapean. Llana ordu gutxi entrenatzen hasi bazen ere, gero lau ordu eta erdi eskaintzen zizkion eskola-egunetan eta eskolara joaten ez zen egunetan zazpi edo zortzi ordu.[1]

Espainiako Selekzioan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Leongo CAR, Sararen entrenamendu lekua Club Ritmorekin

2012 urteko ekainean, 14 urterekin, Nizhni Novgorodeko Europako txapelketan parte hartu zuen junior gisa, mazoen ariketa eginez. Gainera, aurretik Benidormeko nazioarteko txapelketa jokatu zuen, eta bertan taldekako txapeldunordea izan zen, baita mazoetan zilarrezko domina eta pilota kategorian brontzezko domina ere.

2013 urtean, Angel Cordobaren Oroimenezko nazioarteko txapelketan hartu zuen parte, eta zilarrezko domina lortu zuen mazoetan eta uztaian, eta txapeldunordea izan zen junior mailan. Brontzezko domina ere lortu zuen pilotan. Gainera, urte horretan Brasiliako Gymnasiade nazioarteko txapelketan lehiatu zen, eta 4. postuan geratu zen Junior kategorian, baita aparatu ezberdinetan ere: uztaia, pilota eta zinta.

2014 urtean Esmirnako Munduko Txapelketa jokatu zuen Carolina Rodríguezekin batera, uztaian eta pilotan parte hartuta.[2] Gainera, urte horretan txapelketa hauexek jokatu zituen:

  • Grand Prix, Jolónen: txapelketa horretan, Llanak 8 bat besterik ez zuen lortu Junior mailan.
  • Lisboako Nazioarteko Torneoa: Llanak 1. postua lortu zuen uztai, mazo eta pilotan; hirugarrena zintan, beraz Lehena izan zen sailkapen nagusian.
  • Amsterdameko Nazioarteko Masters Torneoa: Sarak zilarrezko domina lortu zuen mazoan, eta brontzezkoa zintan, uztaian 4. postua lortuz gainera. Ondorioz, 4. postuan geratu zen sailkapen nagusian.

2014ko azaroan Gasteizko Euskalgym jaialdian parte hartu zuen.

2015 urtean, Espainiako Txapelketan brontzea lortu zuen Natalia Garcíaren eta Club Ritmo taldeko bere kide Carolina Rodríguezen atzetik, eta Espainiako beste hiru gimnastarekin batera parte hartu zuen bere bigarren Munduko Txapelketan, Stuttgartekoan. Txapelketa horretan mazoen ariketa baino ez zuen egin. Une horretan, ezker eskuan zuen lesioa sendatzen ari zen, eta horrek baldintzatu zuen bere denboraldiko prestaketa hein batean.[3][4] Gainera, Budapesteko (Hungaria) Munduko Kopan parte hartu zuen, eta 26. postuan bukatu zuen. Gainera, txapelketa hauexek jokatu zituen:

  • Grand Prix, Jolónen: 4. sailkatu zen pilotan, zintan, uztaian eta mazoetan; 5. sailkatu zen sailkapen nagusian.
  • Oliveira Do Bairron nazioarteko txapelketa: Llanak urrezko domina lortu zuen zintan, pilotan eta mazoetan, eta lehen postua lortu zuen sailkapen nagusian.
  • Esmirnan Nazioarteko Txapelketa: Sarak domina bakarra lortu zuen txapelketa horretan, zilarrezkoa mazoetan. 4.a izan zen uztaian, zintan eta sailkapen nagusian.
  • Lucky Ladies nazioarteko txapelketa (Las Vegas): Leongoak 3. postua lortu zuen zinta-ariketarekin, eta 4.a sailkapen nagusian eta gainerako aparatuetan: mazo, pilota zein uztaian.
  • Nazioarteko Txapelketa, Askerren (Norvegia): zilarrezko dominak lortu zituen sailkapen nagusian zein 4 aparatuetan: mazo, uztai, zinta eta pilotan.

2015eko azaroan berriz hartu zuen parte Gasteizko Euskalgym jaialdian.

2016an MTM Ljubljana nazioarteko txapelketan parte hartu zuen, eta 7. postua lortu zuen uztaiaren finalean, 8. postua pilotan eta 6. postua mazoetan, eta 7. postua sailkapen nagusian. Era berean, Moskuko Grand Prixean 22.a izan zen, Lisboako Munduko Kopan lortu zuen postu bera.

2016 urteko urrian Gasteizko Euskalgym jaialdian aritu zen.

2017 urteko maiatzean senior mailako bere lehen Europarra jokatu zuen, Budapestekoa, 12. postua lortuta taldekako proban Natalia García eta Polina Berezinarekin batera. Ekainean Espainiako txapeldunordea izan zen ohorezko mailan Valentzian jokatu zen Espainiako Banakako Txapelketan, eta Polina Berezina nagusitu zen. Abuztuan, Polina Berezina selekzioko kidearekin batera, bere hirugarren Munduko Txapelketa jokatu zuen, Pésarokoa, eta 40. postuan amaitu zuen sailkapen nagusian, lau ekitaldietan 53,650eko nota pilatu ostean. Lehiaketa horretan ezker oineko haustura eta dermatitisa zuelarik hartu zuen parte.[5]

2017 urteko azaroan Gasteizko Euskalgym jaialdian parte hartu zuen.

Sara Llana Espainiako Banakako Txapelketan Guadalajaran (2018).

2018ko martxorako 45. postua eskuratu zuen. Sofiako Munduko Kopako sailkapen nagusian. Maiatzean Guadalajarako Munduko Kopan parte hartu zuen, 22.a izanik sailkapen nagusian. Ekainean, Guadalajaran, ohorezko mailako Espainiako txapeldunordea izan zen Guadalajaran, bigarren urtez jarraian, eta Polina Berezina izan zen berriz garailea, mazoetan, uztaian eta pilotan urrea eta zintan zilarra izateaz gain. Tarragonako Mediterraneoko Jokoetan 7.a izan zen. Irailaren erdialdean Sofiako Munduko Txapelketa jokatu zuen. Bertan 17. postua lortu zuen Polina Berezina, María Añó eta Noa Rosekin batera, taldekako sailkapenean 62.a izan zen sailkapen nagusian. Abenduaren 1ean, Club Ritmoko bere kideekin batera, Iberdrola Kluben Ligako 1. mailako Azken Faseko txapelduna izen zen Cartagenan.[6]

2019 urteko martxoaren 16an eta 17an, Zaragozako Siglo XXI pabilioian lehiatu zen Gimnasia erritmikoko Iberdrola Kluben Ligako laugarren fasea. Carla Vilasanchez (soka), Paula Serrano (esku librean eta uztaian, Sol Andrea (zinta), eta Sara Llana (pilota eta mazoetan) izan ziren Erritmoa Klubeko kideak. Llanak lehiaketa bukaeran bere taldeak urrea lortzen lagundu zuen.[7][8]

Selekzioa utzi eta talde teknikoan hasi

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020 urteko urtarrilaren 9an Instagram bidez jakinarazi zuen bere erabakiz talde nazionaleko gimnasta erritmiko izateari utziko ziola, nahiz eta klub mailan Ritmo Klubarekin lehiatzen jarraitzeko asmoa adierazi zuen. Halaber, jakinarazi zuen 2019ko azaroaren 25ean talde nazionaleko talde teknikoko kide lanetan hasiko zela Leongo CAR zentroan.[9]

Ariketen musika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Aparatuak Musika
2010 - 2012 (Banakakoa, infantilak eta juniorrak) Uztaia «Fandango for Elise», Ludwig van Beethovenen Para Elisa lanaren egokitzapena, Gustavo Montesano eta Royal Philharmonic Orchestraren eskutik.
2013 - 2014 Zinta Céline Dionen «Because You Loved Me».
2013 - 2015 Uztaia Mekano-ren «1917».
2013 - 2016 Pilota Greg Maroneyren «The Journey».
2014 - 2015 Mazoak Gabriel's Oboeren bertsioa, Yo-Yo Ma-k egina, La misión filmaren soinu-bandaren jatorrizko abestia, Ennio Morriconek konposatua.
2015 Erakustaldi-ariketa (Mazoak) Siako «Chandelier».
2015 - 2017 Zinta Greg Bakerren «Song for Sara».
2015 - 2018 Uztaia «La prima luce (In the Morning Light)», Yannirena.
2016 - 2017 Mazoak Jean-Philippe Rio-Pyren «Brave Heart».
2017 - 2018 Pilota The Funk on Me taldearen «Image Without Reflection».
2018 Mazoak Drehz-en «Skeletons», eta Nathan Lanier-ek konposatutako Forward Unto Dawn, Halo 4: Forward Unto filmaren soinu-bandaren «Axios», «Wartpal» eta «K.I.A.».
2018 Zinta «The First Was a Death Woman», Edo Notistrbertirena.[10]

Telebista saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Telebista saioak
Urtea Izenburua Katea Oharrak
2016 Reiniciando #0 “Deporte de élite” erreportajean agerpena[11]
2018 MasterChef Celebrity TVEren La 1 Mahaikidea[12]
  • Dvillenako «Sensacion» puntaren spota, orduan RFEGren babeslea zena (2014).[13]
  • Gabonetako spota Dvillenarentzat, orduan RFEGren babeslea (2015).[14]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gimnasia Erritmikoko plaka Gaztela eta Leongo VIII. Gimnasia Galan (2015)[15]
  • Aipamen Berezia Gimnasia Erritmikoaren kategorian, Gaztela eta Leongo IX. Gimnasia Galan (2016)[16]
  • Miss Expression Sangalhos-eko Summer Stars nazioarteko txapelketan (2016)[17]
  • Gimnasia erritmikoaren kategoriako saria Gaztela eta Leongo X. Gimnasia Galan (2016)
  • Nazioarteko Gimnasia Saria Gaztela eta Leongo X. Gimnasia Galan (2016)[18]
  • Gimnasta onena Gaztela eta Leongo XI. Gimnasia Galan (2017)
  • Iberdrola Saria Guadalajaran, Espainiako Banakako XLIV Txapelketan (2018)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Sara Llana: "Cuando me dijeron que iba al Mundial, me emocioné". 19 de septiembre de 2014.
  2. Carolina y Sara, sello leonés en la élite mundial. .
  3. Stuttgart reparte los primeros billetes de la rítmica para Río. 3 de septiembre de 2015.
  4. Sara Llana busca en mundial de Stuttgart "experiencia" para grandes citas. .
  5. Sara Llana compitió con una fractura y dermatitis, según su entrenadora. 1 de septiembre de 2017.
  6. El Club Ritmo, campeón de la final de la Liga Iberdrola 2018. 2 de diciembre de 2018.
  7. El Club Ritmo León inicia la reconquista del título con un primer puesto. 17 de marzo de 2019.
  8. Club Ritmo, campeón en la primera fase de la Liga Iberdrola. 17 de marzo de 2019.
  9. Anuncio de la retirada de la selección nacional. 9 de enero de 2020.
  10. Música usada por Sara Llana en los ejercicios de gimnasia rítmica. .
  11. Reiniciando - Deporte de Élite (Programa Completo). 16 de junio de 2016.
  12. MasterChef Celebrity 3 - Programa 5. 7 de octubre de 2018.
  13. Spot de la puntera «Sensación» de Dvillena. 29 de octubre de 2014.
  14. Spot de Navidad para Dvillena. 21 de diciembre de 2015.
  15. La VIII Gala de Gimnasia Rítmica de Castilla y León renocone el trabajo de 141 deportistas, y la labor de numerosos colaboradores. 11 de enero de 2015.
  16. Pepa Rodríguez homenajeada en la IX Gala de Gimnasia de Castilla y León. 9 de enero de 2016.
  17. El Ritmo triunfa en Portugal. 11 de julio de 2016.
  18. La X Gala de Gimnasia de Castilla y León premia en la Audiencia a 125 deportistas, 40 de ellos sorianos. 19 de diciembre de 2016.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]