Sara Martins

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sara Martins

(2018)
Bizitza
JaiotzaFaro1977ko abuztuaren 19a (46 urte)
Herrialdea Frantzia
 Portugal
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaGoi Mailako Antzezpen-Kontserbatorio Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, bikoizlea, antzerki aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0554120 Allocine: 94423 Allmovie: p471305 Edit the value on Wikidata

Sara Martins (Faro, 1977ko abuztuaren 19a) Portugalgo aktorea da, jatorri caboverdetarra duena[1]. Hainbat filmetan hartu du parte baina Death in Paradise telesailean Camille Bordey detektibe sargentuaren rola betetzeagatik da ezaguna

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martins Portugal Hegoaldeko Faro hirian jaio zen eta hiru urte zituela familia Frantziara aldatu zen[1]. Txikitan balleta egiten hasi zen eta Lyongo Operan sartu zen aurreneko afrikar jtorriko dantzaria izan zen. Parisko Operan dantzari beltzik hartzen ez zutela ikusita, Antzerki batxilergoa egitea erabaki zuen eta 20 urterekin Parisko École de théâtre Les Enfants Terribles akademian sartu zen[2]. Ondoren oso selektiboa den Frantziako Arte Dramatikoen Akademia Nazionalean sartu zen.

2001 urtean hasi zen Frantziako telesailetan parte hartzen eta berehala agertu zen hainbat filmetan ere. Les Tricheurs eta PJ telesailetan aktore errekurrentea izan zen. 2011 urtean Death in Paradise telesaileko protagonista papera lortu zuen. Camille Bordey sargentuaren rolean lau denboraldi egin zituen[1]. Aldi berean Frantziako Détectives telesailean ere aritu zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2002 Merguez, panini, kebab, jambon-beurre laburmetraia
2003 Les Amateurs Maya
2003 Ne quittez pas ! hoteleko harrerakoa zuzendaria: Arthur Joffé
2005 Dans tes rêves Keujen neskalaguna zuzendaria: Denys Thybaud
2005 Bhaï bhaï Lola "Bonnes vacances" laburmetraia
2006 Mes copines Shaheen zuzendaria: Sylvie Ayme
2006 Paris, je t'aime, Parc Monceau Sara Alfonso Cuarón
2006 J'invente rien Suzanne zuzendaria: Michel Leclerc
2006 Le Botaniste zuzendaria: Francis Manceau
2006 Ne le dis à personne Brunoren laguna zuzendaria: Guillaume Canet
2006 Fragile(s) Sara zuzendaria: Martin Valente
2007 Autopsy Sarah zuzendaria: Jérôme Anger
2008 L'Heure d'été zuzendaria: Olivier Assayas
2009 Après l'océan Amel Habib zuzendaria: Éliane de Latour
2009 Orpailleur Yann zuzendaria: Marc Barrat
2009 Le Concert Olivier Duplessis-en idazkaria zuzendaria: Radu Mihaileanu
2009 Mensch Héléna zuzendaria: Steve Suissa
2010 Les Petits Mouchoirs Marieren laguna zuzendaria: Guillaume Canet
2010 Toi, moi, les autres Serena zuzendaria: Audrey Estrougo
2011 Profil non conforme laburmetraia
2011 Le Marquis Gilbert komandantea zuzendaria: Dominique Farrugia
2013 Une idée en l'air Coralle zuzendaria: Daniel Le Bras
2018 Voyez comme on danse Serena zuzendaria: Michel Blanc

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2000 Police District Julie kapitulu bat
2001 Maigret Jojo kapitulu bat
2002 La Ligne noire Sandrine
2003 Malone Kif-kif kapitulu bat
2004 Louis Page Noémie kapitulu bat
2005 Le Proc Virginie Desplat kapitulu bat
2005 Avocats et Associés Garnier epailea kapitulu bat
2006 Les Tricheurs Sophie Devailly
2006 Les Bleus, premiers pas dans la police Mathilde Forestier kapitulu pilotoa
2006-2008 PJ Estelle aktore errekurrentea
2008 Merci, les enfants vont bien Jeanne 4. denboraldian
2008-2009 Les Tricheurs Les Tricheurs
2009 Pigalle, la nuit Fleur
2011 Signature Hélène
2011-2015 Death in Paradise Camille Bordey sargentua 4 denboraldi
2012 Cain Barbara Simon kapitulu bat
2013-2014 Détectives Nora Abadie
2015 La Loi d'Alexandre Sonia
2016 Cherif Isabelle Vanier kapitulu bat
2017 Capitaine Marleau : La mémoire enfouie Irène Ruff
2018 Alexandra Ehle Diane Dhombres
2020 Sam Deborah 4. denboraldia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Sara Martins » Artiste sans frontières » !» webzine.unitedfashionforpeace.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
  2. (Frantsesez) «Sara Martins : biographie, news, photos et videos» Télé-Loisirs (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sara Martins Aldatu lotura Wikidatan