Saracens FC

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saracens FC
Izen osoaSaracens Football Club
HiriaIngalaterra Londres, Ingalaterra
Sorrera1876
Kirol zelaiaBarnet Copthall
(Edukiera: 10.000)
PresidenteaNeil Golding
EntrenatzaileaIngalaterra Joe Shaw
LigaIngalaterrako Liga
2022-231.a
Webguneawww.saracens.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Heineken Kopako partida.

Saracens FC (izen ofiziala, Saracens Football Club) Ingalaterrako Londres hiriburuan sorturiko errugbi talde bat da. Ingalaterrako errugbi txapelketan jokatu ohi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marylebone Filologiako Eskolako ikasle ohiek sortu zuten 1876an taldea. XII mendeko Saladinoren gudarien indarra eta ekinarengatik jarri omen zioten sarrazeno izena.

1996an Heineken Kopa abiatzearekin batera Europako taldeak profesionalizatu egin ziren. 1998an izan zuen aurreneko dfenboraldi bikaina, Anglo-Galestar Kopa irabaziz eta Ingalaterrako ligan bigarren geldituz. 2011ean irabazi zuen lehenengo liga eta 2014an Europako Txapeldunen Kopako finala jokatu zuen.

Bolada onarekin jarraitu du. 2015etik aurrera beste lau Liga eskuratu ditu eta hori gutxi balitz hiru aldiz irabazi du Europako Txapeldunen Kopa. 2019an Europako Kopa eta Ingalaterrako liga irabazi zuen eta hurrengo urtean bigarren mailara jaitsi zen, izan ere 35 puntutako kenketa izan baitzuen soldata erregulazioa hiru urtetan gainditzeagatik[1]. 2021ean bigarren maila irabazi eta maila gorenera igo zen. 2021-22an finalista izan zen eta hurrengo urtean Liga irabazi zuen.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Saracens will not contest sanctions» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]