Sarah Frances Whiting
| Sarah Frances Whiting | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Wyoming, 1847ko abuztuaren 23a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Wilbraham, 1927ko irailaren 12a (80 urte) |
| Hobiratze lekua | Machpelah Cemetery (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Massachusettseko Teknologia Institutua |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | fisikaria eta astronomoa |
| Enplegatzailea(k) | Wellesley College |
Sarah Frances Whiting (New York-en jaioa, 1847ko abuztuaren 23a - Massachusetts-en hilda 1927ko irailaren 12a) estatubatuar fisikari eta astronomoa izan zen. 1896ko otsailean, Whiting-ek bai fisika eta bai astronomia sailak sortu zituen, eta Wellesley College-ko fisika eta astronomiako lehen irakaslea izan zen, non 30 urte baino gehiagoz irakatsi zuen.[1] Wellesley Collegen, Whiting-ek hainbat astronomo eta fisikari aipagarriri irakatsi zien, Annie Jump Cannon barne. Whiting Whitin Observatory [Whitin behatokiaren] sortzaileetako bat eta lehen zuzendaria izan zen.
Sarah, Elizabeth Lee Comstock Whiting eta Joel Whiting-en bi alabetako bat zen.[2] Whiting txiki-txikitatik interesatu zen zientziaz, filosofia naturala irakasten zuen aitaren eskutik. Sarritan joaten zen eta bere klaseetarako aurkezpenak prestatzen laguntzen zuen. Whiting 1865ean graduatu zen Ingham Unibertsitatean, eta, ondoren, klasikoak eta matematikak irakatsi zituen Brooklyn Heights Seminary-n , Brooklyn-go nesken bigarren hezkuntzako eskola batean.[3]
Henry Fowle Durant, Wellesley College-ko presidenteak Whiting fisikako lehen irakasle izendatu zuen, 1875ean unibersitatea ireki eta urtebetera. Bere fisika saila eta fisika esperimentaleko laborategia ezarri zituen Wellesley-n, herrialdean hasi zen mota horretako bigarrena. Durant-ek eskatuta, Edward Charles Pickering-ek emandako Massachusetts-eko Teknologia Institutuko hitzaldietara joan zen. Pickering-en eskoletara joanez, Whiting-ek zientzia irakasteko teknikak behatu zituen laborategiko lanaren bidez, garai hartan Estatu Batuetan berria zena. Whiting-ek pedagogia hori hartu zuen bere klaseetarako, eta horrela ezarri zuen Estatu Batuetako graduko fisikako bigarren laborategia, MITen [Massachusetts-eko Teknologia Institutua (MIT, ingelesezko izenaren inizialengatik, Massachusetts Institute of Technology) Cambridge-n, Massachusetts-en (Estatu Batuak) dagoen unibertsitate pribatu bat da. Ranking ugarik munduko unibertsitate onenetakotzat eta ospetsuenetakotzat jotzen dute, eta hamar urtez jarraian munduko unibertsitate onenaren titulua mantentzen du.] [4] ondoren.[3]
Pickering-ek Whiting ere gonbidatu zuen astronomian aplikatzen ari ziren teknika berrietako batzuk behatzera, hala nola espektroskopia.[5] 1880an, Whiting astronomia praktikoko ikastaro bat irakasten hasi zen Wellesley-n.
1896ko otsailean, Whiting-ek X izpien aurkikuntzaren iragarpen publikoa egin eta aste gutxira, X izpien esperimentuak egin zituen bere ikasleekin eta fisikako beste irakasle batzuekin.[3] Estatu Batuetako lehenengoetakoa izan zen, eta, ziurrenik, Wilhelm Röntgenen erradiografiak arrakastaz erreplikatu zituen lehen emakumea.[3] Bere jatorrizko beirazko plakak ezin izan ziren berreskuratu, hala ere, horietatik inprimatutako hamabost argazki berreskuratu ziren eraisteko arbeldutako campuseko eraikin batetik. Whiting-en lanari begirada bat ematen diote.[6] Annie Jump Cannon biografo eta ikasle ohiak kontatutakoaren arabera,
Bereziki hunkigarria izan zen une bat, Boston-go goizeko egunkariek Rontgen edo X izpien aurkikuntzaren berri eman zutenean, 1895ean. Egun haietako fisikako ikasle aurreratuek beti gogoratuko dute Whiting andereñoak Crookeshodi zahar bat berehala jartzeko erabili zuen zeloa, eta herrialde honetan txanponez egindako lehen argazkietako batzuk diru-zorro baten barruan eta hezur batzuk haragiaren barruan benetan lortu zitueneko gozamena.
Cannon ez ezik, Mabel Augusta Chase eta Grace Evangeline Davis-en laguntza edo arreta ere izan zuen Whiting-ek X izpien esperimentuetan.[3] Esperimentu horietan, ezarritako multzoan aldagaiekin jokatu zuten irudiaren kalitatea hobetzeko eta x izpiak material desberdinetan nola sar zitezkeen ikasteko.[3]

1896 eta 1900 artean, Whiting-ek Wellesley Collegeko konfiantzako Sarah Elizabeth Whitin-i lagundu zion Whitin Behatokia ezartzen, eta Whiting izan zen lehen zuzendaria.
Wellesley-n egon zen bitartean, Whiting-ek garapen zientifikoen berri izan zuen eta bere ikasleekin ezagutzak partekatu zituen.[3] Thomas Edison-ekin bildu zen eta bere bonbilla gorien berri izan zuen.[3] Ondoren, bonbilla horien erakustaldia egin zuen Wellesley-n, patronatuaren aurrean, teknologia berrian inbertitzea lortzeko itxaropenarekin.[3] Horrez gain, mundu osoko unibertsitateetan ere ibili zen, eta zientzialariekin harremanetan egon zen.[3]
Tuft College-k Whiting lanari buruzko ohorezko doktoretza egin zuen 1905ean.
Sarah Whiting ere ezaguna zen prohibition. debekuaren [Ameriketako Estatu Batuetako Debeku Legea Volstead legea izan zen, 18. emendakina betearazi zuena, Wikipediak dioenez. 18. artikuluak alkohola saltzea, garraiatzea eta fabrikatzea debekatzen zuen. Volstead Legeak edari hordigarriak definitu zituen eta gobernuak Debekua nola betearaziko zuen ezarri zuen. alde egiteagatik.][7]
Whiting 1912an erretiratu zen Wellesley-ko fisika-irakasle kargutik, baina Whitin-go behatokiko zuzendari gisa jarraitu zuen 1916ra arte. Irakasle emeritu titulua izan zuen 1927an Wilbraham-en (Massachusetts) hil zen arte. Machpelah hilerrian lurperatuta dago, Le Roy-n, New York-en, gaur egun desagertuta dagoen bere alma mater-etik gertu, Ingham Unibertsitatea.
Idazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Whiting-ek Daytime and Evening Exercises in Astronomy, for Schools and Colleges [Astronomiako eguneko eta iluntziko ariketak, eskola eta unibersitateentzat.]testuliburua idatzi zuen
Popular Astronomy [Herri Astronomia]-n hainbat artikuluren egilea izan zen, besteak beste:
- "Use of Graphs in Teaching Astronomy"[Grafikoen erabilera astronomiaren irakaskuntzan],[8]
- "Use of Drawings in Orthographic Projection and of Globes in Teaching Astronomy"[Proiekzio ortografikoko marrazkien eta globoen erabilera astronomiaren irakaskuntzan],[9]
- "Spectroscopic Work for Classes in Astronomy"[Astronomiako klaseetarako lan espektroskopikoa],[10]
- "The Use of Photographs in Teaching Astronomy" [Argazkien erabilera astronomiaren irakaskuntzan],[11]
- "Partial Solar Eclipse, June 28, 1908" [Eguzki-eklipse partziala, 1908ko ekainaren 28a],[12]
- "Solar Halos" [Eguzki-haloak],[13]
- "A Pedagogical Suggestion for Teachers of Astronomy"[Astronomiako irakasleentzako iradokizun pedagogikoa],[14]
- "Priceless Accessions to Whitin Observatory Wellesley College" [Whitin Behatokia Wellesley College-rako balio handiko atxikimenduak",[15]
- "The Tulse Hill Observatory Diaries"[Diarios de Observatorio de Tulse Hill] [16][17]
Whiting-ek Margaret Lindsay Huggins-entzat obituario bat eta William Thomson-en oroigarriak ere idatzi zituen.[18]
Fisikako bizipenak deskribatu zituen Wellesley College News-en "The experiences of a woman physicist" [Emakume fisikari baten bizipenak] artikuluan.
Lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohoreak:
- 1883 - Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Aurrerapenerako Elkartea (AAAS)
- 1905 Honoris causa doktoretza, Tufts College
Jarduerak:
- 1876–1912 Fisikako irakaslea, Wellesley College
- 1900–1916 Zuzendaria, Whitin Behatokia, Wellesley College
- 1916–1927 Irakasle emeritua, Wellesley College
Hezkuntza:
- AB Ingham University 1865
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cameron, John S.; Musacchio, Jacqueline Marie. (2020-08-01). «Sarah Frances Whiting and the “photography of the invisible”» Physics Today 73 (8): 26–32. doi:. ISSN 0031-9228..
- ↑ (Ingelesez) Stahl, Frieda A.. (2014). Hockey ed. «Whiting, Sarah Frances» Biographical Encyclopedia of Astronomers (New York, NY: Springer): 2327–2329. doi:. ISBN 978-1-4419-9917-7..
- ↑ a b c d e f g h i j Cameron, John S.; Musacchio, Jacqueline Marie. (2020-08-01). «Sarah Frances Whiting and the “photography of the invisible”» Physics Today 73 (8): 26–32. doi:. ISSN 0031-9228. (kontsulta data: 2025-03-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Instituto de Tecnología de Massachusetts. 2025-03-17 (kontsulta data: 2025-03-28).
- ↑ (Ingelesez) Hentschel, Klaus. (1999-10-01). «The Culture of Visual Representations in Spectroscopic Education and Laboratory Instruction» Physics in Perspective 1 (3): 282–327. doi:. ISSN 1422-6944..
- ↑ Cameron, John S.; Musacchio, Jacqueline Marie. (2020-08-01). «Sarah Frances Whiting and the “photography of the invisible”» Physics Today 73 (8): 26–32. doi:. ISSN 0031-9228..
- ↑ «Google Search» www.google.com (kontsulta data: 2025-03-28).
- ↑ Whiting, Sarah F.. (1905). «Use of Graphs in Teaching Astronomy» Popular Astronomy 13: 185-190..
- ↑ Whiting, Sarah F.. (1905). «Use of Drawings in Orthographic Projection and of Globes in Teaching Astronomy» Popular Astronomy 13: 235-240..
- ↑ Whiting, Sarah F.. (1905). «Spectroscopic Work for Classes in Astronomy» Popular Astronomy 13: 387-391..
- ↑ Whiting, Sarah F.. (1905). «The Use of Photographs in Teaching Astronomy» Popular Astronomy 13: 430-434..
- ↑ Whiting, Sarah. (1908). «Partial Solar Eclipse, June 28, 1908» Popular Astronomy 16: 458..
- ↑ Whiting, Sarah F.. (1909). «Solar Halos» Popular Astronomy 17: 389..
- ↑ Whiting, Sarah F.. (1912). «A Pedagogical Suggestion for Teachers of Astronomy» Popular Astronomy 20: 156-160..
- ↑ Whiting, Sarah F.. (1914). «Priceless Accessions to Whitin Observatory Wellesley College» Popular Astronomy 22: 487-492..
- ↑ Whiting, Sarah F.. (1917). «The Tulse Hill Observatory Diaries» Popular Astronomy 25: 117-118..
- ↑ Whiting, Sarah F.. (1917). «The Tulse Hill Observatory Diaries» Popular Astronomy 25: 158-163..
- ↑ (Ingelesez) Whiting, Sarah Frances. (1924-08-15). «Reminiscences of Lord Kelvin» Science 60 (1546): 149–150. doi:. ISSN 0036-8075. PMID 17750762..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sopka, Katherine R. Watkins, Sallie A.; Kidwell, Peggy A.; Guernsey, Janet B. (1984). Lotze, Barbara (ed.) "Making contributions: An historical overview of women's role in physics." American Association of Physics Teachers. ISBN 9780917853098 [Ekarpenak egiten: Emakumeek fisikan duten paperaren ikuspegi historikoa. Fisikako Irakasleen Elkarte Estatubatuarra]
- Shearer, Benjamin F (1997). " Notable women in the physical sciences" Westport CT: Greenwood Press. ISBN 9780313293030 [Emakume nabarmenak zientzia fisikoetan]
- Stahl Frieda A. (2014) "Whiting, Sarah Frances " In Hickey, Thomas; al. (eds.) Biographical Encyclopedia of Astronomers. New York Springer pp. 2327-2329 IBSN 9781441999160 [Astronomoen Entziklopedia Biografikoa]