Sarah Kirsch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarah Kirsch

(1976)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIngrid Bernstein
JaiotzaLimlingerode (en) Itzuli1935eko apirilaren 16a
Herrialdea Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
HeriotzaHeide2013ko maiatzaren 5a (78 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Rainer Kirsch (en) Itzuli  (1960 -  1968)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Halle-Wittenberg (en) Itzuli
German Institute for Literature (en) Itzuli
Leipzigeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, haur literatura idazlea eta itzultzailea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Sozialista Batua

Musicbrainz: cfdbd7ae-281d-4a68-9436-029b66462360 Discogs: 603590 Edit the value on Wikidata

Sarah Kirsch (Limlingerode, Harz, Alemania, 1935eko apirilaren 16a - Heide, Schleswig-Holstein, 2013ko maiatzaren 5a) alemanezko idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batxiler-ikasketak bukatuta, azukre-fabrika batean lanean hasi zen, eta baso-ingeniaritzako eta biologiako ikasketak hasi zituen gero. 1963-1965 bitartean literatura-ikasketak egin zituen Leipzigen, eta berehala bere lehen literatura-lanak argitaratzen hasi zen.

Poeta gisa izan zen ezaguna, baina poesiaz gainera irratirako istorioak eta kontakizunak ere idatzi zituen, haurrentzat batez ere: Die ungeheuren bergehohen Wellen auf See (1973, Mendia bezain gorako itsas uhin handiak), Allerlei-Rauh (1988, Astalarrua), Das simple Leben (1994, Bizitza soila). Bere poesiaren musikaltasuna eta soiltasuna direla-eta, herri-poesiaren tradizioan sartu ohi da, baina baita Britting, Krolow eta Bachmann poeten ildoaren jarraitzaile gisa ere. Bere poema gehienak amodioa eta izadia dute mintzagai; ez da ordea poesia harmonikoa edo idilikoa, gatazka, beldur eta hausturez betea baizik. Bere obrak arrakasta handia izan zuen aleman hiztunen artean eta sari asko jaso zituen, Alemaniako Errepublika Demokratikoaren Heinrich Heine saria (1973), Europar Literaturako Petrarka Saria (1976) eta Konrad Adenauer Fundazioarena (1993), besteak beste.

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Landaufenthalt (1967, Egonaldia lehorrean)
  • Erdreich (1982, Lurreko inperioa)
  • Katzenleben (1984, Katu-bizitza)
  • Hundert Gedichte (1985, Ehun poema)
  • Schneewärme (1989, Elurraren beroa)
  • Erlkönigs Tochter (1992, Elfoen erregearen alaba)
  • Wasserbilder (1993, Ur irudiak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sarah Kirsch Aldatu lotura Wikidatan