Edukira joan

Sarah Mateke Nyirabashitsi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarah Mateke Nyirabashitsi

parlamentari

2011 - 2024
Minister of State for Youth and Children Affairs (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaKisoro District (en) Itzuli1974ko uztailaren 15a
Herrialdea Uganda
HeriotzaKampala2024ko irailaren 7a (50 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaPhilemon Mateke
Hezkuntza
HeziketaBugema University (en) Itzuli
Uganda Christian University (en) Itzuli
Maryhill High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNational Resistance Movement (en) Itzuli

Sarah Mateke Nyirabashitsi (Kisoro barrutia, 1974ko uztailaren 15aKampala, 2024ko irailaren 7a) ugandar politikaria izan zen, 2021etik hil zen arte Genero, Lan eta Gizarte Garapeneko ministroa izan zena.

Philemon Mateke politikariaren eta Joy Rwanfizi Mateka irakaslearen sei seme-alabetatik hirugarrena, Sarah Mateke Nyirabashitsi 1974ko uztailaren 15ean jaio zen Ugandako Kisoro barrutian[1][2].

Enpresen administrazioan lizentziatu zen Bugemako Unibertsitatean[1]. Osasun publikoko masterra ere egin zuen unibertsitate berean, eta geroago administrazio publikoko eta kudeaketako graduondoko ikasketak egin zituen Ugandako Unibertsitate Kristauan[2][3].

Familiaren negozioetan sartu zen[1]. Nyirabashitsi Fundazioa sortu zuen, non haurrei barnetegietan ikasteko laguntza eman zien[4]. Kampalako Metropolitan International Universityko Patronatuko mahaiburu izan zen[5].

Kisoroko udaleko idazkari laguntzaile gisa hasi zen politikan. 2021ean, parlamenturako hautatu zuten[1]. Genero, Lan eta Gizarte Garapeneko ministro izendatu zuten Florence Nakiwala Kiyingiren ordez[5]. Erresistentzia Nazionaleko Mugimenduan afiliatuta zegoen[6][1].

Bihotzekoak jota hil zen Kampalan, 2024ko irailaren 7an, 50 urte zituela[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e (Ingelesez) «Sarah Mateke Nyirabashitsi: Biography, Age, Family and Husband» Flash Uganda Media 2022-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  2. a b (Ingelesez) Kagabo, Stephen Muneza. «Hon. Sarah Mateke’s works in education and public health made her a perfect fit for ‘Youth Minister’» The Local 2021-06-09 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  3. (Ingelesez) «Women Praise Minister Sarah Mateke for empowering them» Voice of Muhabura 2021-12-14 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  4. (Ingelesez) Tugume, Godfrey. «Minister Nyirabashitsi Tips Kisoro Women on Self Reliance» ChimpReports 2021-12-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  5. a b (Ingelesez) «Minister of State for Youth and Children Affairs» Ministry of Gender Labour & Social Development (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  6. (Ingelesez) «Minister of State for Youth and Children Affairs, Hon. Nyirabashitsi Sarah Mateke has visited Kira Municipality to assess the performance of Covid-19 relief fund» Kira Municipal Council (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  7. (Ingelesez) Muhereza, Robert. «State Minister for defence, Sarah Mateke dies at 50» Monitor 2024-09-07 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]