Edukira joan

Sarah Parish

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarah Parish
Bizitza
JaiotzaYeovil1968ko ekainaren 7a (57 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaHampshire
Familia
Ezkontidea(k)James Murray
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaAcademy of Live and Recorded Arts (en) Itzuli
Preston School Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0661703 Allocine: 132012 Allmovie: p421748
Instagram: sarahparish23 Musicbrainz: 3aee99f5-f96d-4fad-a3ea-af7592c2d0c0 Edit the value on Wikidata

Sarah Parish (Yeovil, Somerset, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1968ko ekainaren 7a)[1] britainiar aktorea da. Ezaguna egin zen Mistresses telesailean Katie Roden pertsonaia antzeztu zuenean.[2][3]

Bere neba John Parish musikari eta musika ekoizlea da. Dervla Kirwan eta Amanda Holden aktoreen oso lagun ona da. Sarah eta Dervla "Aphra Productions" ekoizpen konpainiaren jabeak dira.

2005. urteko abenduaren 15ean James Murray aktorearekin ezkondu zen, bikoteak bere lehen alaba Ella-Jayne Murrayri ongietorria eman zion 2008ko maiatzean, sasoia baino lehen jaio eta 2009ko urtarrilaren erdialdean hil zen, zortzi hilabete besterik ez zituenean, Rubinstein-Taybi sindromea izenez ezagutzen den bihotzeko sortzetiko arazo baten ondorioz. Aurretik, bi aldiz operatu zuten akatsa konpontzeko, baina emaitza onik gabe.[4][5]

Bikoteak Nell Murray bere bigarren alabari ongi etorria eman zion 2009. urteko azaroan.[6]

1997. urtean, Peak Practice telesailean sartu zen, eta Dawn Rudge harreragilearen papera bete zuen 1999. urtera arte.

2002. urtean Cutting It telesailean sartu zen eta Allie Henshallen pertsonaiarena egin zuen 2005. urtean telesaila bukatu arte, Jason Merrells eta Amanda Holden aktoreekin batera.

2004. urtean, Blackpool telesailean agertu zen, eta Natalie Holden interpretatu zuen, Ripley Holden (David Morrisey) arkadaren jabearen emaztea, zeinak Peter Carlisle (David Tennant) polizia-ofizialarekin abentura bat zuen, eta senarraren hilketa ikertzen ari zen.

2008. urtean Mistresses britainiar telesailean sartu zen eta bertan Katie Roden psikiatraren papera egin zuen telesailaren bukaerara arte, 2010. urtean.Bere pertsonaia, Katie, oso emakume errespetatua zen lanean, eta, azkenean, bi urtez maitasun-harremana izan zuen bizitza amaieran zegoen paziente batekin.

2009. urtean Merlin zientzia-fikziozko telesailaren bi ataletan gonbidatua izan zen, non Lady Catrina noblea interpretatu zuen, Tregorren etxekoa.

2010. urteean Lady Regan Hamleigh interpretatu zuen The Pillars of the Earth telesailean, Ian McShane, Matthew Macfadyen eta Donald Sutherlandekin batera. Regan pertsonaia Lord Percyrekin ezkonduta dago eta ez du ezeren aurrean amore ematen bere familia eta William Hamleigh (David Oakes aktorea) semea gizarte mailarik gorenera iristeko.

2011. urtean, Monroe medikuen telesail dramatikoaren zerrendara batu zen, eta Jenny Bremner doktorearen rola betetzen hasi zen.

2016ko apirilean iragarri zen Sarah Broadchurch britainiar suspentse-telesailaren hirugarren eta azken denboraldiko zerrendako aktoreetako bat izan zen.

Besteak beste, lan hauexetan hartu du parte:[7][8]

Telebistako serieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Lana Pertsonaia Oharrak
2021 Stay Close Lorraine Griggs 8 kapitulu
2018 - 2020 Medici: Masters of Florence Lucrecia Tornabuoni 2. eta 3. denboraldia
2016 - oraina Broadchurch
2015 Trollied Cheryl 9 kapitulu
2014 - 2015 W1A Anna Rampton 8 kapitulu
2013 - 2015 Atlantis Pasifae 19 kapitulu
2013 Breathless Margaret Dalton 4 kapitulu
2013 Agatha Christie's Poirot Flossie Monro "The Big Four" kapitulua
2011 - 2012 Monroe Jenny Bremner 12 kapitulu
2012 Hatfields & McCoys Levicy Hatfield 3 kapitulu
2010 The Pillars of the Earth Regan Hamleigh 8 atal - telesail txikia
2008 - 2010 Mistresses Katie Roden medikua 16 kapitulu
2009 Merlin Lady Catrina 2 kapitulu
2007 Director's Debut Lore-saltzailea "Baby Boom" atala
2006 Doktor Who Racnosseko enperatriza "La novia fugitiva" kapitulua
2006 Girls on the Bus Cassidy Long "Pilot" atala
2005 ShakespeaRe-Told Beatrice "Much Ado About Nothing" kapitulua
2002 - 2005 Cutting It Allie Henshall 25 kapitulu
2005 Monkey Trousers Hainbat pertsonaia atala # 1.2
2004 Blackpool Natalie Holden 6 kapitulu
2003 Trust Annie Naylor 6 kapitulu
2000 - 2001 Hearts and Bones Amanda Thomas 13 kapitulu
2001 Table 12 Sharon "Peripheral Vision" kapitulua
2001 The Vice Jane Farrell 3 kapitulu
2000 Kiss Me Kate Liz "Magnolia" kapitulu
2000 Brotherly Love Julia Empthorpe "Sex and Drugs and Rock 'n' Roll" kapitulua
2000 City Central Karen Ridley "Everything Must Go" kapitulua
2000 Beast Helen "Twin Pekes" kapitulua
1997 - 1999 Peak Practice Dawn Rudge 30 kapitulu
1998 Protección in the Wood Roxy kapitulua # 1.4
1994 The Bill Linda Pincham "Taking Stock" kapitulua
Urtea Lana Pertsonaia Oharrak
2007 Sex, the City and Me Jess Turner Daniel Lapaine, Shaun Dingwall, Burn Gorman eta Raza Jaffreyrekin batera
2007 Recovery Tricia Hamilton David Tennant, Harry Treadaway, Jay Simpson eta Jim Carter-ekin batera
2006 The Holiday Hannah Cameron Diaz, Kate Winslet, Jude Law, Edward Burns eta Rufus Sewellekin batera
2006 Aftersun Sue Peter Capaldi, Anna Madeley eta Juan Pablo Di Pacerekin batera
2006 If I Had You Sharon Myers Paul McGann, Nicole Lewis eta Andrew Buchanekin batera
2006 Marple: Sleeping Murder Evie Ballantyne Geraldine McEwan, Sophia Myles, Harry Treadaway eta Paul McGannekin batera
2005 Our Hidden Lives Maggie Joy Blunt Richard Briers, Michael Fassbender eta Ian McDiarmidekin batera
2005 The Wedding Date TJ Debra Messing, Dermont Mulroney, Amy Adams eta Jack Davenportekin batera
2003 Reversals Charlotte Woods medikua Marc Warren, Indira Varma eta Anthony Headekin batera
2003 Unconditional Love Lydia Gray Robson Green, Peter Capaldi eta Anatol Yusef-ekin batera
2002 Sirens Ali Pearson Daniela Nardini, Greg Wise eta Robert Glenisterrekin batera,
2002 Impact Gaynor Crosswell Hugh Bonneville, Iain Glen eta Corey Johnsonekin batera
2001 Smoke - Cathryn Beckett eta Paul Brophyrekin batera
1999 Parting Shots Agentziako harreragilea. John Cleese, Bob Hoskins eta Ben Kingsleyrekin batera
1998 Middleton's Changeling Asiloko bezeroa Ian Dury, Amanda Ray-King eta Billy Connollyrekin batera
Urtea Saioa Pertsonaia
2003 The Midwitch Cuckoos Janet
Urtea Komertzialak Pertsonaia
1994 Boddingtons Beer Vera

Zuzendari eta narratzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Seriea Oharrak
2008 Cutting Edge narratzailea - "The Girls Who Were Found Alive" atala
2007 Director's Debut zuzendaria - "Baby Boom" atala

Sariak eta izendapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Kategoria Saria Seriea Emaitza
2003 Most Popular Actress National Television Award Cutting It Izendatua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Sarah Parish | Actriz, Dirección, Banda sonora» IMDb (kontsulta data: 2025-09-10).
  2. (Gaztelaniaz) Rueda, Javier. (2024-01-05). «Sarah Parish: Una vida llena de éxitos y curiosidades» El CineClub (kontsulta data: 2025-09-10).
  3. (Gaztelaniaz) «Sarah Parish» eCartelera (kontsulta data: 2025-09-10).
  4. «From Mistresses to Mother-to-be: Newlywed Sarah Parish's baby joy» Mail Online (kontsulta data: 2025-09-10).
  5. «'I'm driven by insecurity': Sarah Parish on the secret of her success» Mail Online 2010-08-01 (kontsulta data: 2025-09-10).
  6. Daily. (2009-10-12). «Sarah Parish's pregnancy joy following the death of her eight-month-old daughter» Mail Online (kontsulta data: 2025-09-10).
  7. (Gaztelaniaz) «Sarah Parish» FilmAffinity (kontsulta data: 2025-09-10).
  8. (Gaztelaniaz) «Sarah Parish - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-10-30 (kontsulta data: 2025-09-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]