Sarajevoko atentatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarajevoko atentatua
La Domenica del Corriere egunkariaren ilustrazioa.
LekuaSarajevo,  Austria-Hungariako Inperioa
Data1914ko ekainaren 28a
ArmaBrowning M1910
Heriotzak2
EgileaGavrilo Princip

Sarajevoko atentatua Bosnia-Herzegovinako hiriburuan 1914ko ekainaren 28an izandako hilketa izan zen, Lehen Mundu Gerran amaituko zen Uztaileko Krisialdia eragin zuena.[1]

Atentatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Austria-Hungariako Inperioaren tronurako Frantzisko Josef I.a Austriakoaren oinordekoa zen Franz Ferdinandek Bosniako hiriburuari bisita egin zion. Bosnia Gaztea (serbieraz: Млада БоснаMlada Bosna) erakundeko sei kidez osatutako talde batek (Cvjetko Popović, Gavrilo Princip, Muhamed Mehmedbašić, Nedeljko Čabrinović, Trifko Grabež, eta Vaso Čubrilović) Serbiako Esku Beltza (serbieraz: Црна рукаCrna ruka) taldeko armekin[2], artxidukea hiltzen saiatu ziren. Čabrinovićek esku-granada bat bota zuen kotxera, baina ez zuen asmatu. Hainbat zauritu eragin zituen inguruan, baina Artixdukeaeren konboiak aurrera egin zuen. Beste kideek ere ez zuten lortu kotxearen aurka egitea.

Handik ordubetera, Ferdinand Sarajevoko ospitaleari egin zion bisitaren ostean atentatuan zauritutakoak ikustean, konboiak okerreko bidea hartu zuen. Bertan zen Gavrilo Princip serbobosniar ikasle gazte nazionalista, Browning M1910 pistola batekin. Enperadorearen semea eta haren emazte Sophie Chotek hil zituen. Enperadoreak oso haserre hartu zuen albistea, baina Austrian giroa lasaia zen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) Magrini, Luciano. (1929). Il Dramma Di Seraievo. Origini e responsabilita della guerra europea. Milan OCLC .8018932.
  2. (Ingelesez) Doak, Robin S.. (2009). Assassination at Sarajevo: The Spark That Started World War I. Capstone ISBN 9780756538576. (Noiz kontsultatua: 2018-11-10).
  3. (Ingelesez) «BBC Radio 4 - Month of Madness» BBC (Noiz kontsultatua: 2018-11-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Bosnia-Herzegovina
Artikulu hau Bosnia-Herzegovinako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.