Edukira joan

Sarazm

Koordenatuak: 39°31′N 67°34′E / 39.517°N 67.567°E / 39.517; 67.567
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarazm protohiriaren aztarnategia1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Sarazmeko erorkinak.

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii
Erreferentzia 1141
Kokalekua Tajikistan
Eskualdea2 Asia/Ozeania
Koordenatuak 39°31′N 67°34′E / 39.517°N 67.567°E / 39.517; 67.567
Izen ematea 2010 (XXXIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Sarazm antzinako hiria da eta, halaber, Tajikistango jamoat. Tajikistango iparmendebaldean dago, Panjakent barrutian, Sughd probintzian, Uzbekistango mugatik gertu.

Zeravshan haraneko aztarnategi arkeologiko honek giza-presentziaren testigantza lurraldean orain bost mila urtetan ematen du; dirudienez, Erdialdeko Asiaren gune metalurgiko handiena zen, esportazioarako prestatuta batez ere. K.a. 2000 urtean, Indo-irandarren etorrerarekin, tokia utzia izan zen.

Dena dela, hiriaren historia ez zen hor bukatu. Antza denez, geroago, meategien aktibitatearekin berriro suspertu zuten, bereziki turkesa eta kobre ateratzeko. Halaber, hiriak nekazal ekoizpenean garrantzi handia lortu zuen.

Aztarnategia bertako nezakazari batek, Ashurali Tailonov, 1976an aurkitu zuen, eraikin baten hondakinetan kobrezko daga bat topatu zuenean. Hurrengo urtean, 1977an, Abdullo Isakov irakaslearen gidaritzapean eta arkeologo frantziarren laguntzaz, indusketa-lanak hasi ziren

Gizateriaren ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unescok Sarazm protohiriaren aztarnategia 2010ean Gizateriaren ondarea deklaratu zuen. Tajikistango lehendabizikoa izan zen.

Aurkitutako zenbait objektu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sarazm Aldatu lotura Wikidatan