Sardar
Itxura
Sardar (persieraz: سردار; NAF: [særˈdɑr]) printzeak, erregeak, nobleak eta beste aristokrata batzuk izendatzeko erabiltzen zen noblezia titulua da. Arabierazko emir tituluaren persierazko baliokidetzat erabiltzen da.
Termino honek eta bere sustraikideek persierazko sardār (سردار) hitzetik datoz eta eskualde hauetan erabili izan da: Persian (Iran), Otomandar Inperioan eta Turkian ("serdar" hitza), Afganistanen ("sardar" hitza), Mesopotamian (gaur egun, Irak), Sirian, Hegoaldeko Asian (Pakistan, India, Bangladesh eta Nepal), Erdialdeko Asian (Tajikistanen eta Uzbekistanen "sardor" hitza), Kaukasoan, Balkanetan eta Egipto[ (as "sirdar" hitza).