Sardiniako Erresuma (1720-1861)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sardiniako Erresuma
Regno di Sardegna
1720 – 1861
Monarkia
bandera

armarria

KingdomofSardinia1815.png
Sardiniako Erresuma 1815ean
Geografia
Hiriburuak Turin
Cagliari (1798-1814)
Kultura
Hizkuntza(k) Italiera, sardiniera, frantsesa, frankoprovenzera, piemontera
Erlijioa Katolikoa
Historia
Sorrera 1720ko abuztuaren 24a
Frantziar inbasioa 1796-1797
Vienako Batzarra 1815eko ekainaren 9a
Italiaren bateratzea 1861eko martxoaren 17a
Aurrekoak
Savoie flag.svg Savoiako dukerria
Flag of Genoa.svg Genovako Errepublika
Flag of Sardinia.svg Sardinia
Ondorengoak
Italiako Erresuma Flag of Italy (1861-1946).svg
Frantziako Bigarren Inperioa Flag of France.svg

Sardiniako Erresuma, Piemonte-Sardinia edo Sardinia-Piemonte ere deitua, Savoiako etxearen jabegoa izan zen 1720 eta 1861 artean. Sardiniaz gain, erresumak Savoia, Piemonte eta Niza hartzen zituen. 1815ean Vienako Batzarrak Liguria (Genova barne) erantsi zion[1].

Espainiako Ondorengotza Gerraren ondoren, 1713ko Utrechteko Itunaren kariaz, Viktor Amadeo II.a Savoiakoak Siziliako koroa jaso zuen. Baina 1720an, Londresko itunean (1718) adostutakoaren arabera, Sizilia Austriar Inperioari eman behar izan zion eta, ordainez, Sardinia (ordura arte Espainiaren izana) hartu zuen. Ordutik 1861 arte Viktor Amadeo eta haren ondorengoak Sardiniako errege titulua eraman zuten, beren botere eta aberastasunaren jatorria, eta baita egoitza ere, Piemonten zegoen arren. 1848ko martxoan Karlos Alberto Sardiniakoak Statuto Albertino izeneko konstituzio berria promulgatu zuen. 1861ean Vittorio Emmanuele, Karlos Albertoren semea, Italiako Erresuma batuaren errege bilakatu zen. Erresuma berri horren konstituzioa Statuto Albertinoan oinarritu zen[2].

Errege zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sardinia, kingdom of Infoplease.com
  2. Sardinia Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., 2011ko azaroaren 28a

Ikus ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]