Sare mingots
| Sare mingotsa | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Agaricales |
| Familia | Cortinariaceae |
| Generoa | Cortinarius |
| Espeziea | Cortinarius causticus Fr., 1838 |
Sare mingotsa (Cortinarius Causticus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da sukaldaritzan erabili, azala mikatza duelako.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa. Gaztetan ganbil-kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da erdian titi batekin, okre zurbil kolorekoa. Hasieran, zuntz zuriz eta iheskorrez egindako errezel batek azpian dagoen kolore okrea estaltzen du; zahartzean erdian okre-laranja kolorea. Azal likatsu oso mingotsa, mihiaren puntarekin egiazta daitekeena.
Orriak: Ez oso estu, kolore okre-hori argikoak, esporek marroi-kanela kolorekoak bihurtzen dituzte.
Hanka: Berdina edo fusiformea, zurruna, sustrai antzekoarekin, zurixka, 3 -8 x 0,4 - 1,2 cm-koa.
Haragia: Mehea, hori-limoi kolorekoa edo okre antzekoa, batzuetan zuria kapelan. Zaporea ez du mikatza, azala bakarrik, usain sendokoa.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, Gortinarik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Causticus epitetoa latinetik dator, kaustikoa esan nahi duen "Causticus" hitzetik. Haragiaren koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cortinarius ochroleucus delakoarekin, honek haragia mikatza du eta azala berriz ez.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, koniferoen eta hostogalkorren basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo (1987), Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color (Gaztelaniaz), Iberduero, 463. or., ISBN 84-404-0530-8.
{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: izen anitz: egileen zerrenda (lotura) - ↑ Cetto, Bruno (1987), Guia de los hongos de Europa (Gaztelaniaz), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 185. or., ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.).
{{Erreferentzia}}: Egiaztatu|isbn=balioa: karaktere baliogabea (laguntza) - ↑ Bon,Marcel. (1988), Guia de Campo de los hongos de Europa (204), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, ISBN 84-282-0865-4.
{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: hizkuntza ezezaguna (lotura) - ↑ Lotina, Roberto (1985), Mil setas ibericas (Gaztelaniaz), Diputacion foral de vizcaya, 217. or., ISBN 84-505-1806-7.
{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: puntuazio gehigarria (lotura) - ↑ Cortinarius causticus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.