Sare odoltsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sare odoltsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius sanguineus
Gray, 1821
Banaketa mapa

Sare odoltsua (Cortinarius sanguineus) Cortinariaceae familiako onddoa da.[1] Ez da inola ere gomendatzen kontsumitzea. Autore batzuek Cortinarius gorriek, efektu toxiko garrantzitsuak dituztela esaten dute, baita hilgarriak ere.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa, hasieran kanpai formakoa, gerora ganbila eta amaieran laua. Lehorra da, ile edo ezkata apur bat du eta gorri-odol kolorekoa da, baina ez distiratsua, opakua baizik.

Orriak: Itsatsiak, zabalak, zabal eta gorri-odol kolorekoak, gero zahartzean gorri-okre bihurtzen direnak.

Hanka: Luzea eta zilindrikoa, baina zertxobait lodiagoa oinarrian. Fibrilosoa da, odolaren kolorekoa, eta kolore bereko gortina iheskorra du.

Haragia: Gorri-laranja kolorekoa, hauskorra, errefauen antzeko usain zehaztugabea

eta zapore mingotsa.[3]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Sanguineus epitetoa latinetik dator eta gorri-odol kolorea esan nahi du. Bere koloreagatik.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pozoitsua da, eta orain hilgarria ere izan daitekeela uste da.[4]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koniferen azpian ateratzen delako eta kapelako distirarik ezak, oso antzekoa den Cortinarius cinnabarinus delakoarekin bereizten du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean koniferoen azpian ateratzen da, enborren oinarrian. Urria da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Japonia, Australia eta Errusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 243 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 224 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 231 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C)..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 229 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]