Edukira joan

Sare orriberunkara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sare orriberunkara
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius infractus
Fr., 1838
BasionimoaAgaricus infractus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sare orriberunkara (Cortinarius infractus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa izan gabe ere, bere zapore mikatzak eta itxura fuliginosoak (kedartuak, beltzaxkak) ez dute atsegina egiten.

Sinonimoak: Agaricus infractus (Basionimoa), Pholiota infracta, Phlegmacium infractum, Hydrocybe infractus, Cortinarius accedens, Gomphos infractus.

Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, gaztetan ganbila, gero zabaldu egiten da; hasieran arre-oliba iluna; ondoren, oliba-marroi zikina, eta, bukaeran, oliba-gris kolorekoa. Eguraldi hezean azal likatsua, batzuetan orban ilunagoz zipriztinduta.

Orriak: Nahiko estu, adnatu-eskotatuak, batzuetan bihurriak; kolore ilunekoak, batez ere zahartzean, oliba-arre koloretik arre-herdoil-oliba kolorera doazenak.

Hanka: 4 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, baina sarritan oinarrian lodiagoa; lehenengo betea, baina gero barnehutsa; marroi-oliba kolorekoa goialdea morez tindatuta. Gainazala fibrilosoa, gortina grisa edo gris-oliba kolorekoa.

Haragia: Zuria edo arrosakara, kapelarena guztiz oliba kolorez tindatua, morea oinaren goialdea eta okre antzekoa erraboilean; zertxobait elastikoa, zapore mikatzekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Infractus epitetoa latinetik dator, hautsita, ebakia esan nahi duen "Infractus" hitzetik. Kapelaren azalak har dezakeen itxuragatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da toxikoa, baina mingostasunak eta itxura arre-fuliginosoak, ez jasotzea gomendatzen dute.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau, nahiz eta forma anitzekoa izan, erraz bereizten da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean oso ohikoa, pinuen eta hostozabalen basoetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Siria, Turkia, Zeelanda Berria.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 457 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 167 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos,. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 455 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 204 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Cortinarius infractus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]