Sare orrigorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sare orrigorria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius semisanguineus
Gillet, 1876
Mikologia
 
orriak himenioan
 
ezkila-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hankak gortina dauka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sare orrigorria (Cortinarius semisanguineus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa. Cortinarius orellanus hilgarriaren antza du. Ez da Cortinarius gorririk kontsumitu behar, hilgarriak izan daitezke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa, hasieran kanpai formakoa, gero ganbila eta, azkenik zabaldua eta titi batekin. Fibrilosoa da eta marroi-oliba kolorekoa, ertz horixka du eta orrien kolore gorriarekin kontrastatzen du.

Orriak: Eskotatuak eta Itsatsiak, zabalak eta zabal samar, gorri-bermiloi kolorekoak, gero gorri odol kolorekoak eta azkenean gorri-kanela kolorekoak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Normalean luzanga, bihurri samarra eta oinarrian lodixeagoa. Hori-kromo kolorekoa da eta luzetarako fibrilla ilunagoak izaten ditu.

Haragia: Mehea, hori-arrosa edo hori-okre kolorekoa, iodoformo usain arin batekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Semisanguineus epitetoa latinetik dator, "semi" hitzetik, erdi esan nahi du eta "sanguineus" hitzetik, odol kolorea esan nahi du. Orrien gaineko kolore gorriagatik.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa da eta gaur egun hilgarria izatearen susmagarritzat hartzen da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius orellanus hilgarriaren antza du, honek ere kolore gorrixkak ditu. Cortinarius gentilis delakoaren antza ere badu baina titi txikiagoa du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean ateratzen da, koniferoen basoetan eta urkien azpian, leku heze eta zingiratsuetan. Haritzen eta gaztainondoen azpian ere bai.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 230 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 209 or. ISBN Es..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 193 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 391 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]