Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Sare sozialak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Social Media Marketing Strategy.jpg

Sare sozialak (Ingelesez Social Networking Services[1], SNS) web plataforma bitartez gizakien arteko harremanetarako zerbitzuak eskaintzen dituzten Internet-zerbitzuak dira. Hainbat talde, zerbitzu, gidari, programa, transmisore eta errezeptorez osatuta dago, baina batez ere, nolabaiteko harremana, laguntasuna nagusiki, daukaten arteko pertsonek osatzen dute. Badaude interneten hamaika zerbitzu pertsonen arteko sare sozialak sortzeko[2].

Gehienetan, sare sozialak beste herrialdetako pertsonekin komunikatzeko erabiltzen dira, posta elektronikoak eta beste hainbat zerbitzuk dituzten mugak ez dituztelako.

Sare sozialetako zerbitzuen erabilera konputadore, tablet edo mugikor adimendunen bitartez egiten da.[3]

Oinarrizko egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SNS-ak web-ean oinarritzen diren zerbitzuak dira, non, sistema mugatu batean erabiltzaile erdi publiko edo publiko bat sor daitekeen. Horretaz gain, konexioa elkarbanatzen den erabiltzaileekin zerrenda da bat osatzen du eta beste erabiltzaileen zerrenda ere ikus daiteke, beti ere sistema berean egin badira elkarren arteko konexioak. SNS-i esker munduko edozein lekuko jendea ezagutzeko aukera daukagu.[4]


Gehienetan, sare sozialak beste herrialdetako pertsonekin komunikatzeko erabiltzen dira, posta elektronikoak eta beste hainbat zerbitzuk dituzten mugak ez dituztelako. Sare sozialetako zerbitzu guztien erabilera egiteko erabiltzaileak kontua sortu beharko du, baita erabiltzaile profila ere. Hala ere, SNS gehienek hauek bisitatzeko aukera ematen dute, bertako irudiak eta informazioa kargatuz kontua izan ez arren. Bi maila orokorretan bereiz daitezke sare sozialetarako zerbitzuak:

  • Kanpo sare sozialak: (ESN ingelesez): web-eko erabiltzaileentzat eskuragarri dagoen sare irekia, iragarleak erakartzeko diseinatua. Erabiltzaileek "lagun" rola hartzen dute beste erabiltzaileekin, nahiz eta askotan aldez aurreko harremanik ez eduki elkarren artean.

Sare sozialetarako zerbitzu gehienetan erabiltzaileen arteko kontaktu "birtual"-aren eskakizun edo gonbidapenaren aurrean, erabiltzaileek lagunak direla baieztatu (edo ezeztatu) beharko dute, konexio "birtual" hori egon dadin. Gainera, sare sozialetan pribatutasun kontrolak egoten dira, erabiltzailearen esku utziz nork ikus dezakeen bere profila eta nork ez edo nork hitz egin diezaiokeen, beste hainbat gauzen artean. Horretaz gain, plataforma askok "likes" funtzioa ('atsegin dut' ingelesez) daukate, erabiltzaileen artean bakoitzak hodeira igotzen duen edukia balioztatzea ahalbidetzen duena.[5]

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negozioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare sozialek pertsonak konektatzen dituzte kostu baxuan, horregatik, onuragarria izan daiteke ekintzaile nahiz enpresa txikientzat. Sare sozialak, produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten enpresa eta bezeroen arteko harremana kudeatzeko tresnak izan daitezke. Gainera, enpresek ere, plataforma hauek erabil ditzakete haien iragarkiak igotzeko publizitate gisa. Bestetik, oso baliagarriak dira ere munduko edozein parteko bezeroekin kontaktua mantentzeko, izan ere, enpresa askoren merkatua mundu mailakoa da.[6]

Money-2180330 1920.jpg

Hala ere, garrantzitsua da buruan izatea web plataforma hauen jatorri soziala. Horregatik, salerosketak sare sozialen bitartez burutzen saiatzea, erabiltzaileek enpresaren lotura ezabatzea sor dezake. Zentzu honetan, sare sozialek enpresei bezeroekin harremanak izan ditzaten baimendu diezaiekete elkarren arteko mesfidantza saiesteko. Horrela, konplizitate-harremana sor daiteke erosle-saltzailearen artean salerosketa estrategiko "on line"-a burutzen lagunduko diena.[7]

Gaur egun, enpresa handi nahiz txikiek sare sozialak erabiltzen dituzte bezeroekin komunikatzeko eta horrela, bere web orrialdeetan trafiko handiagoa eragiteko, pertsonak haien denda "on-line"-an kontsumitzera helbideratzeko, edo-ta saltzen dituzten produktu nahiz zerbitzuak haien bezeroek sustatu ditzaten lagunen artean loturak zabalduz edo sare sozialetan partekatuz.[8]

Gainera, enpresa bateko produktu baten erosketa egin aurretik, bezeroak haien artean komunikatu daitezke, sare sozialen bitartez ere. Honek, konfidantza sor dezake ersoketa egiterako orduan, izan ere, enpresaren iritzia eta publizitateaz gain, beste erosleen lekukotasuna lor daitekeelako produktu edo zerbitzu baten inguruan.

Kontsumitzailak ohiko publizitatetik hurruntzen ari dira (telebista, egunkaria, irratia, aldizkariak...), ordez, berehalako informazioa lortzeko asmoz. Hori dela eta, geroz eta gehiago jotzen dute komunikabide sozialetara, era librean kontsumitu nahi dutena bilatzeko edo-ta informazioa lortzeko, hau da, erosketa erabakiak hartzeko. Erosleentzat Komunikabide sozialak produktu edo zerbitzu baten inguruko enpresen iragarkiak baino fidagarriagoak izaten dira.[9]

Osasunerako erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasunari buruzko profesionalek geroz eta gehiago erabiltzen ari dituzte sare sozialetarako zerbitzuak ezagupen instituzionalak zabal ditzaten.[10]

Ikerketa juridikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare sozialen zerbitzuen gorakadaz geroztik behin baino gehiagotan erabili ditu poliziak eta auzitegi gorenak sarean partekatutako probak ikerketetarako edo-ta leporaketak egiteko.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare sozialak web 2.0 zehaztapenaren zerbitzuen barne daude, hori dela eta, hezkuntzarako oso baliagarriak izan daitezke. web 2.0 zerbitzuaren teknologiek ikasleei haien ikaskuntza prozesuan murgiltzen laguntzen die, prozesuaren sortzailea eta hartzailea izaten eskeiniz aldi berean. Ikasleak sare sozialen erabilera ohituta daude, horregatik hezkuntza, alor honetara ekartzeak ez du arazorik eragiten, izan ere, aldez aurretik daukaten Know how-a baliatu daiteke.

Sare sozialen zerbitzuen erabilera hezkuntzan, ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako onuragarria izan daiteke, gainera taldelana erraztu dezake eta ikasle bakoitzaren autonomia handitu dezake. Ikaskuntza, ezagupenen eraikuntza kolektiboa da. Konektibismo-aren arabera, kaosaren teoriaren, sareen, norberaren antolamenduaren eta zailtasunaren oinarri batzuk biltzen ditu.[11] Besteak beste:

  • Blogak: Alfabetatze digitalean maila ezberdineko iruzkin eta idazketak daude, idazketa periodistiko gisa hartzen badira eta sindikazioaren bidez (RSS/ATOM) edukien eguneratzea errazten badute. Modu honetan, irakasleak ikasleen eguneratzeen berri izan dezake.[12]
  • Wiki: Ikaskuntza kolektiboa garatzeko aukera ematen duten web orrialdeak dira. Ikasleek batak bestearen informazioa editatu eta osatu dezakete, hala nola, historiala kontsultatu edo denen artean dokumentu kolektibo bat osatu.
  • Twitter: mugikor nahiz ordenagailuentzat eskuragarri dago eta sare sozial gisa dago izendatua. Gehienez ere 280 karaktereko mezuak bidali edo jaso daitezke argazkiak, bideoak, etiketak, hiperestekak edo hashtagh-ak gehitzeko aukera emanez. Beraz, erabiltzaileen artean sortzen den komunikazioak, sareko ikaskuntza soziala bultzatzen du.[13]
  • Periscope: ​Tresna honek streaming-aren bidez pertsonak elkarren artean distantziatik konektatzeko aukera ematen du aurrez-aurre egon gabe.[14]
  • Facebook: Facebook-ek hezkuntza proiektu bat jarri zuen martxan, bikoteka lan egiteko plataforma bat aztertzen duena. Lan honen ondorioz, iruzkin eta ikus-entzunezko lanak sortu ziren. Helburuen barruan ikaste-irakaste tresna berriekin esperimentatzea zegoen elkarlanera zuzendua zegoena.[15]
  • Ning: sare sozialak sortzeko beste plataforma bat da. Horizon Edición Iberoamerican 2010eko txostenaren arabera, Ning plataforman irakasle eta ikertzaile asko elkartzen dira alor ezberdinak eta garapen pertsonala sustatzeko.
  • Huarrentzako sare sozialak ere sortu dira. Helduek egiten dituzten gauza asko egin ditzakete, baina gainera, lagunekin jolastu ahalko dute eta jolastuz lagun berriak egin ditzakete.[16][17]

Sare sozialen erabilera hezkuntzan oso onuragarria da formazio prozesurako eta etorkizun profesionalerako, izan ere, enpresa gehienek aplikazio ezberdinak erabiltzen dituzte haien gaikuntzarako, gainera, etengabeko formazioa edukitzeko aukera irekitzen du. Sare sozialek helburu pedagogiko bat izan ditzaten garrantzitsua da sare itxiak sortzeko aukera izatea.

Sare sozialen garrantzia hezkuntzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare sozialak gizartean informazioa partekatzen errazten duten tresnak dira, elkarren arteko komunikazioa errazten dutena, taldekakoa nahiz banakakoa. Hezkuntzan ere onuragarriak dira, momentuan momentuko informazioa partekatu daitekeenez taldelana errazten baitu.[18][19]

Sare sozialak hezkuntzan:[20][21][22]

Hezkuntzan sare sozialen erabilera egin ahal izateko ezinbestekoa da ekipamendu teknologikoa eskuragarri izatea, adibidez, internet.[23]

Kazetaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo gizartean, non duela hainbat urte baino askoz azkarrago doan, komunikazio era berriek pertsonen arteko harremana ahalbidetzen dute. Baina sare hauek aurrez-aurreko komunikazio zuzena ordezkatu dezakete? Jende askok ordenagailuaren pantaila komunikazio mundu berri eta ezberdin gisa ikusten du, hauek gabe ezinezkoa izango litzatekeena. Beste askorentzat ordea, Tuenti, Facebook edo Twitter mundu ezezaguna da, hauetan dagoen informazioa sinisten kostatzen zaiena.[24]

Sare sozialek kazetaritza tradizionala osatu dezakete, eta batzuetan ordezkatu egin dezakete ere Hoy egunkariaren arabera: "Blog-ek, sare sozialek eta egunkari digitalek kazetaritza birdefinitzen dute", Blog-ak gaur egungo informazio sorleku bezala izanik. Interneten sortzen diren giza komunitateek eta egunkari digitalen informazio proiekzioek gaur egun, munduko komunikazioa helbideratzen dute. Ondorioz, kazetari nahiz kazetaritza tradizionalek eraberritzeko apustua egin behar dute bizirauteko.

Salaketak eta aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare sozialetan sortutako bandera

Sare sozialetarako zerbitzuak komunikabide erraldoietan bilakatu dira gorakada handiaren ondorioz. Erabiltzaileen edukiak ikusgai daude eta aldioro dira sortzaile, partaide eta kritiko. Sare sozialen bidezko salaketek gizartea kontzientziatu dute, belaunaldi kolektibo solidario kritiko bati bide emanez.

Beraz, beste komunikabide handi eta kontrolatu askok lortu ez duten zerbait lortu dute sare sozialek; informazio gordina zabaltzea inongo manipulazio motarik gabe eta jende askorengana iristea. Informazio demokratizatuaren sareak bihurtu direnez, ongi arrazoituak dauden kontu etikoak salatzeko tresna apartak dira. Momentuan momentuko informazioa dagoenez, manipulazioa zailagoa da, horregatik, erabiltzaileek kontzientzia garatzen dute eta parte hartzeko, hala ez hartzeko erabakia hartzen dute. Askatasuna, balio etiko eta balio moralak erabiltzaileek erabakitzen dituzte, ohiko komunikabideen interes politiko, komertzial eta beraz, manipulazioetatik urrunduz.

Sare sozialak politika, ekonomia, gizarte eta kultura gaietaz informatua eta kontzientziatua egoteko aukera emateaz gain, partehartze aktibo eta kolektiboa dagoen espazio dira ere. Horrela, gai baten inguruko erabiltzaileen arteko iritziak, eztabaidak eta analisiak elkarbanatzen eta zabaltzen direnez, irakurleek berezko argumentua edo iritzia garatzeko aukera dute. Gaur egun, hain zabalduta daude sare sozialak, non, gizarte aktibismoa egiteko tresna bikaina bilakatu diren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Social networking service. 2020-04-28 . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  2. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  3. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  4. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  5. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  6. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  7. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  8. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  9. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  10. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  11. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  12. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  13. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  14. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  15. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  16. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  17. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  18. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  19. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  20. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  21. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  22. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  23. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  24. (Gaztelaniaz) Servicio de red social. 2020-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]