Sareko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarekoa
Cortinarius collinitus.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius collinitus
Gray, 1821
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Adnexed gills icon2.svg 
himenioa sabeldua da
Cortina stipe icon.png 
hankak gortina dauka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sareko edo pinudietako mukisarea (Cortinarius collinitus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.

Espezie hau Myxacium azpigenerokoa da, oina eta kapela likatsuak dituelako. Ezin da jan oso likatsua delako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, laranja-lehoi kolorekoa, likatsua, hasieran kanpai formakoa, gero laua.

Orriak: Hasieran biolazeoak, gero kanela kolorekoak.

Hanka: 5-10 x 0,8-1,5 cm-koa, gortinaren azpian tindu lila du. Oso likatsua.

Haragia: Nahiko lodia, hori argi kolorekoa, usain gutxikoa, zapore gozo samarrekoa, baina ez atsegina.[1]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Collinitus epitetoa "cóllino ungere" hitzetatik dator eta esan nahi du, koipetsua, patina koipetsu batez estalita. Likatsua delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[2]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius trivialis delakoarekin, honek tonu morexkako orriak ditu eta hankan ondo ikusten diren eraztun zentrokideekin eta muzilagodunekin. Cortinarius mucifluus delakoarekin ere bai, hau sendoagoa da eta gortina gutxiago du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean izeien azpian.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Japonia, Australia Errusia, Taiwan eta Himalaian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 207 or. ISBN 84-7173-211-4..
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 202 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]