Sareta
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Sareta (argipena)»

Sareta burdinazko edo zurezko sare modukoa da, gehienetan leihoetan jartzen dena, eta kanpotik ikusia izan gabe barnetik kanpoa ikusteko balio duena.[1] Mugikorra bada, pertsiana ere deitu ohi zaio; finkoa eta zurezkoa bada, berriz, zursarea.
Sareta funtzionala izan daiteke, adibidez, aire korrontea pasarazteko; egiturazkoa, habe handiagoak eta arinagoak egiteko; pribatutasuna hobetzeko erabilia; apaingarria; edo horien konbinazioren bat.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Harrizko saretak ohikoak ziren arkitektura bisigotikoan eta asturiarrean. Motibo zelta eta germaniarrekin zizelkatuak zeuden, soka formako apaingarriekin eta arrosa leiho txikiekin.
Iztukuzko, zurezko eta harrizko saretak asko erabili ziren hispano-arabiar artean, fantasia geometrikoak edo kaligrafiak zituzten patroiei jarraituz. Islamiar arkitekturan, muxarrabia, "mašrabiya" (مشربية) edo "šanāšīl" (شناشيل) izenak hartzen ditu sareta artistiko mota horrek.
Indiako baliokidea "jali" edo "jaali" (gujaratiz: જાળી) da, hargintzaren eta artisautzaren arteko artea, non harlauzak aldean beste zulatuz lantzen diren.
Lorezaintzan maiz erabiltzen da landare igokarien euskarri gisa. Hormen gainean, itxituretan (hesietan), kioskoetan eta abarretan instalatzen da.