Sarlacc

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarlacc Star Wars film sagako pertsonaia bat da. Lehen aldiz Star Wars VI. Atala: Jediaren itzulera filmean agertzen da.

« bere sabelean minaren eta sufrimenduaren definizio berri bat dago poliki-poliki mila urtean zehar liseritzen diren heinean »


Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarlacc delakoa zenbait planetatan bizi den landare mota bat da. Sarlaccik ezagunena Tatooine planetako dunen haranean bizi dena da. Izaki honek norbait jaten badu Jabba Huttaren arabera minaren eta sufrimenduaren definizio berri bat ezagutzen da. Askok pentsatzen dutenaren ordez Sarlacca ez da animalia, baizik eta espora bidez ugaltzen den landare bat. Sarlacc ugaltzeko prest dagoenean esporak jaurtitzen ditu atmosferara eta hauek beste toki batzuetara iritsiz barreiatzen dira.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askori oilo ipurdia jartzen zaie Sarlacc batekin topo egin dezaketela jakiten dutenean. Star Wars VI. Atala: Jediaren itzulera filmean Jabba maltzurrak Luke Skywalkerri, Han Solori eta Chewbaccari munstro hau elikatzea agintzen die. Luken ekintza bati esker errebeldeek salbatzea lortzen dute. Beste askok ez zuten hain zorte ona izan. Jawa eta Stormtrooper ugari landare beldurgarri honen atzaparretan erori dira. Sarlacc batek bere harrapakina eusten badu ziurra da harrapakin horrek ezingo duela ihesik egin, landareak bere garroekin eusten eta pixkanaka bere ahora eramaten baitu. Jada barruan dagoenean hortz zorrotzezko ilara batek eta izaki honen gihar uzkurdurek, bere harrapakinak ihes egitea ezinezko egiten dute. Ondoren urdail azidoen isurketa eta mila urte irauten duen liseriketa datoz. "Jandako" ospetsu bat Boba Fett ordainsari bilatzailea izan zen. Askok hil zela uste izan zuten, baina ez zen hala izan, bere armajantziari esker salbatzea eta Sarlaccaren barrutik bizirik irtetea lortu zuen.

« Sarlaccek, erabat liseriezina jo ninduen. Boba Fett »


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]