Edukira joan

Sarmistha Pritam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarmistha Pritam

Bizitza
JaiotzaNagaon (en) Itzuli, 1987ko abenduaren 18a (38 urte)
Herrialdea India
Hezkuntza
Hizkuntzakassamera
Jarduerak
Jarduerakakademikoa

Sarmistha Pritam (assameraz: শৰ্মিষ্ঠা প্ৰীতম; Phulaguri, Nagaon, Assam, 1987ko abenduaren 18a) indiar assamerazko idazlea eta aktibista da, haurtzaroko muskulu-atrofia espinala duten pertsonen eskubideen alde borrokatzen dena.

Sarmistha Pritam 1987ko abenduaren 18an jaio zen Phulagurin (Nagaon, Assam).[1][2][3][4] Bost urte zituela, haurtzaroko muskulu-atrofia espinala diagnostikatu zioten[5], zortzi urterekin narriadura fisiko nabarmenak eragin zizkiona.[2]

Ekonomia ikasi zuen eta nota akademiko onekin graduatu zen.[4] Assamerazko hainbat aldizkari eta egunkaritarako idatziz hasi zuen bere ibilbidea. 2013rako, Daworiya Akaxor Beli artikulu bilduma, Dokmokali poesia bilduma eta Atmakatha autobiografia argitaratu zituen.[4] Laugarren liburua haurrentzat idatzi zuen eta Aalphulor Xopun izenburupean argitaratu zuen.[4]

2015ean, Narendra Modi lehen ministroari idatzi zion bere autobiografiaren ingelesezko eta hindieko bertsioengatik National Book Trustetik bere egile-eskubideak lortzeko laguntza eske.[2] 2021erako, Anatahin, Rang, Balukat Biyoli Bela eta Poran Nigore liburuak idatzi zituen.[6]

Zientzia sustatzen duen Ellora Vigyan Mancha gobernuz kanpoko erakundeko kidea da.[5] 2021ean, haurtzaroko muskulu-atrofia espinala duten pertsonen alde egin zuen eta gobernuari tratamenduaren kostuak ordaintzeko laguntza eskatu zion.[5][6][7]

2021ean, Bobby Sarma Baruah zinemagileak iragarri zuen bere hurrengo filma, Deoka, Pritamen bizitzan oinarrituta egongo zela.[1]

  • Atmakatha (autobiografia)
    • Sun on my face (assamerazko autobiografiaren ingelesezko itzulpena, Prafulla Katokyk egindakoa)
  • Aalfulor xopun (haurrentzako eleberria)
  • Antaheen (Nick Vujicic hizlariari buruzko testu biografikoa)
  • Mera jiwon meri kahani (Gajendra Rathiren Atmakatha liburuaren hindizko itzulpena)
  • Rang (eleberria)
  • Balukat Biyali Bela (eleberria)
  • 2012: Munin Borkataki Award (Atmakatha liburuagatik)[4][3]
  • 2015: Estatuko Gobernuaren Literatura Saria[8][6]
  • 2017: Gitanjali Baruah Mili literatura saria
  • 2017: Devsons Literatura Sari Berezia
  • 2017: K. K. Handiqui dirulaguntza nazionala[9][10]
  • Homan Bargohani Bata literatura saria (Rang eleberriagatik)[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Ingelesez) Gani, Abdul. «Film on writer Sarmistha Pritam announced» The Assam Tribune 2021-12-19 (kontsulta data: 2025-11-07).
  2. 1 2 3 (Ingelesez) Kashyap, Samudra Gupta. «Wheelchair-bound author takes fight for NBT dues to PM Modi» The Indian Express 2015-12-04 (kontsulta data: 2025-11-07).
  3. 1 2 (Ingelesez) «Homen Bargohain Nyas Botas» The Assam Tribune 2019-02-01.
  4. 1 2 3 4 5 (Ingelesez) «Pens defy physical discomfort – Two young authors overcome disabilities to write children's books» The Telegraph 2013-03-18 (kontsulta data: 2025-11-07).
  5. 1 2 3 (Ingelesez) «Assamese writer Sarmistha Pritam Baruah seeks government aid for medical treatment» The Hindu 2021-10-09 (kontsulta data: 2025-11-07).
  6. 1 2 3 (Ingelesez) «Prohibitive cost of SMA drug a challenge for patients like Sarmistha Pritam» The Assam Tribune 2021-09-16.
  7. (Ingelesez) «Ailing writer Sarmistha to move CM for help through State's journalist fraternity» The Assam Tribune 2022-01-11.
  8. (Ingelesez) «Literary, artist, family pension announced» The Assam Tribune 2015-08-14 (kontsulta data: 2025-11-07).
  9. (Ingelesez) «KK Handiqui National Awards given away» NE Now News 2017-12-11 (kontsulta data: 2025-11-07).
  10. (Ingelesez) «KK Handiqui Award & fellowships announced» The Sentinel 2017-11-28 (kontsulta data: 2025-11-07).
  11. (Assameraz) Barman, Gautam. «এগৰাকী অদম্য সাহসী অসমীয়া যুৱতী, বহুতৰ বাবে প্ৰেৰণা হৈ পৰা SMA যোদ্ধা শৰ্মিষ্ঠাক প্ৰয়োজন আপোনাৰ সহায়ৰ» News18 India 2021-10-27 (kontsulta data: 2025-11-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]