Saroe jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saroe Jauregia
Saroe1.jpg
Saroe jauregiaren aurrealdea.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Kale Nagusia, 29
Elizalde auzoa
Koordenatuak 43° 16′ 16″ N, 2° 03′ 14″ W / 43.27115556°N,2.05398056°W / 43.27115556; -2.05398056Koordenatuak: 43° 16′ 16″ N, 2° 03′ 14″ W / 43.27115556°N,2.05398056°W / 43.27115556; -2.05398056
Arkitektura

Saroe Jauregia Gipuzkoako Usurbil udalerrian dagoen jauregi historikoa da. Kale Nagusian dago, Salbatore elizaren parean eta Elizalde auzoan. Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saroe, Sarobe edota Soroa izenez -izen honez esaten baitzaio etxe honi- ezagutzen den leinua oso aspaldikoa da. Soroatarrak aipatuak dira Navas de Tolosa eta Saladoko batailetan XIII. eta XIV. mendetan.

Oinetxe honetako pertsona baten lehenengo aipamena Joanes de Saroe da, XV. mendean.

Hala ere, eraikin hau XVII. mendean eraiki zuen Ignazio Soroa kapitainak, aurreko etxea erre zenean. Barrokoa da. Itxurak berak erakusten duen bezala oso etxe aberatsa izan da; bereak zituen, besteak beste, baserri asko Urdaiaga, Kalezar eta Kaleberrin, eta ontziolak Aginagan.

XX. mendearen hasiera aldean berritu zuen Joaquin Irizar arkitektoak.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin bakartua da, solairu eta bi pisukoa. Oinplano karratukoa eta lau isuriko teilatua. Harearrizko harlanduzkoa.

Aurrealdea oso landua da: ezker-eskuin simetrikoak, seina balkoi pisuko, eta oinean bi ate arku karpanelekin. Ateak burdinazkoak. Leiho eta balkoietan ertzek kuxindurak dituzte erliebean. Honek guztiak oso itxura ederra ematen dio. Goiko pisuaren erdian Saroetarren armarri handi eta eder bat dago. Beste aldeak ez daude horren landuak.

Eraikinaren atzeko aldean lorategi handi bat dago. Guztiz hesitua dago.

Monumentu izendatua dago.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • MURUGARREN, Luis, Usurbil. Aguinaga, Urdayaga y Zubieta., Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, 1974.
  • Tellabide Azkolain, Josu, Usurbilgo baserriak eta baserritarrak. Usurbil. Noaua kultur elkartea, 2004.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saroe jauregia